Hemen zaude: Hasiera Albisteak 9. kultur astea Hazparnen

9. kultur astea Hazparnen

2012/09/27

2012ko irailaren 29tik urriaren 5era, Eihartzea elkarteak 9. kultur astea antolatzen du Hazparnen. Erakusketak, mintzaldiak, tailerrak, dokumentala, mahain-ingurua, kontzertua, dantza, ... Biziki egitarau aberatsa prestatu dute "Etxez etxe" gaiaren inguruan. Animazio gehienak elkartearen egoitza berrian iraganen dira, Francis Jammes karrikaren 81. zenbakian.

Antolatuak diren ekitaldi guzien artean,  Myriam Aiçaguer-en Ni Nüzü dokumentala irailaren 29an, Pantxix Bidart, Mattin Dainciart eta Beñadin Lohiague-ren Laratzetik dilindan musika sorkuntza urriaren 3an, Garaztarrak konpainiaren Kontrapas dantza ikusgarria urriaren 5ean, Mikel Duvert-en mintzaldi bat urriaren 2an eta Claude Labat-en beste bat urriaren 4an...  Bestalde, Eihartzea elkarteak etxeari buruzko bi erakusketa proposatzen ditu, bai eta tailer ezberdinak ere.

Xehetasunak :

Euskal kultur erakundea Hazparneko 9. kutur astearen partaidea da