Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Gaia: Ahozkotasuna
Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa

Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa

Abenduaren 20an, arratsaldeko 18:00etan, Deustuko Unibertsitateko Maialen Moreno Zubeldia Euskal filologia doktoreak mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa izanen du aipagai. Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Gehiago irakurri

Maite Barnetche kazetariaren altxorrak Euskal kultur erakundean ikusgai

Maite Barnetche kazetariaren altxorrak Euskal kultur erakundean ikusgai

Euskal kultur erakundeak eta INA - Frantziako entzun-ikusen erakundeak (Tolosako adarra - INA Délégation Pyrénées) lan amankomuna abiatu zuten 2017an Maite Barnetche (1941-1986) kazetariak 1971 eta 1985 artean zuzendu "Euskal Herria Orai eta Gero" telebista emankizunen baloratzeko. Elkarlan horren ondorioz EKE-ko egoitzan, Uztaritzen, kontsultagarri dago funts paregabe hori.

Gehiago irakurri

Mintzaldia Alemanian preso egon diren lehen Mundu gerlako 10 euskaldunen  grabaketen inguruan

Mintzaldia Alemanian preso egon diren lehen Mundu gerlako 10 euskaldunen grabaketen inguruan

Azaroaren 28an, asteazken arratsaldeko 18:30etan, Maite Deliart-ek mintzaldi bat eskainiko du Uztaritzeko Lapurdi gelan. Euskal kultur erakundeko Ahozko ondarearen balorizazio arduraduna Lehen Mundu gerlan Alemanian preso ziren 10 euskal presoen grabaketen inguruan mintzatuko da. Halaber, Mondragon Unibertsitateko 2 ikaslek egin Maitia nun zira ? dokumentala ikusten ahalko da. Ekitaldia UztaHitzan festibalaren barnean antolatua da.

Gehiago irakurri

Euskal ipuin tradizionalen berridazketaz

Euskal ipuin tradizionalen berridazketaz

Azaroaren 22an, 18:00etan, Baionako Euskal museoan, Errusiako Zientzien Akademiako hizkuntzalaritza Institutuko Natalia Zaika ikertzailea XIX. mendeko euskal ipuin tradizionalen berridazketaren historiaz mintzatuko da. Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Gehiago irakurri

Vienne herrialdetik Euskal Herrira: bilketatik sorkuntzara

Vienne herrialdetik Euskal Herrira: bilketatik sorkuntzara

Partaidetza hitzarmen baten karietara, Poitou-Charentes-eko Baserrialdeko Egoitzen Eskualdeko Batasunak eta Euskal kultur erakundeak, ahozkotasunaren eta idazkera garaikidearen prismaren bidez beren lurraldea behako gurutzatu batekin kontatzea proposatu zieten bi kontalari profesionalei : Vienne departamenduko Michèle Bouhet-i, eta Euskal Herriko Koldo Amestoy-ri.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]