Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Gaia: Hogei'ta programa
Unai Oiartzun-en idazle egonaldia Nekatoenean

Unai Oiartzun-en idazle egonaldia Nekatoenean

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren seigarren edizioaren karietara, Unai Oiartzun Irundar gaztea hautatua izan da. Idazlea 2016ko urrian egonen da Hendaiako etxe famatuan gazteei zuzenduriko eleberri baten idazteko. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Irudimena dantzan!" - Lehiaketan parte hartzeko azken egunak !

"Irudimena dantzan!" - Lehiaketan parte hartzeko azken egunak !

Bosgarren aldiz, Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen lehiaketa antolatzen dute 2015eko urriaren 1etik azaroaren 15a arte. Aurten euskal dantza izanen dute sortzaileek abiapuntu, SOKA erakusketa ibiltariaren dinamikari jarraikiz. Lehiaketa denei irekia da. Parte hartu lotsarik gabe!

Gehiago irakurri

Mickaël Vivier-ek eskuratu du 2015eko Itzal aktiboa saria

Mickaël Vivier-ek eskuratu du 2015eko Itzal aktiboa saria

Baionako Mickaël Vivier artista hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen GazteArtea, sorkuntza garaikidearen saridun bezala. 2000 euroko dirulaguntza honek, Euskal Herrian bizi eta lan egiten duen 40 urtez petikako artista gazte bat sariztatzea du helburu. Denetan, 34 hautagai aurkeztu ziren Itzal Aktiboa elkarteak Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu lehiaketa honetarako.

Gehiago irakurri

Patxi Zubizarreta-ren idazle egonaldia Nekatoenean

Patxi Zubizarreta-ren idazle egonaldia Nekatoenean

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren bosgarren edizioaren karietara, Patxi Zubizarreta Ordiziarra hautatua izan da. Idazlea 2015eko urrian egonen da Hendaiako etxe famatuan gazteei zuzenduriko eleberri baten idazteko. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan - 2015eko deialdia

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan - 2015eko deialdia

Bosgarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2015eko apirilaren 19a.

Gehiago irakurri

Odei Barroso-ren "Baratzeko Hitzak" liburua

Odei Barroso-ren "Baratzeko Hitzak" liburua

Euskal kultur erakundeak eta baratze botanikoaren lagunek 2013-2014 denboraldian antolatu artista egonaldiaren karietara, Odei Barroso bertsulariak, lau sasoien araberako bertsu eta testuak idatzi ditu, Donibane Lohizuneko baratze botanikoaren erdian lore eta landaretaz bere gogoa hazten zuelarik. Testu guzi horiek "Baratzeko Hitzak" liburuan argitaratuak izan dira.

Gehiago irakurri

Aitzol Lasa-ren idazle egonaldia Hendaian

Aitzol Lasa-ren idazle egonaldia Hendaian

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren laugarren edizioaren karietara, Aitzol Lasa hautatua izan da. Matematikari nafartarraren literatura egonaldia 2014ko urriaren 8an hasi zen eta azaroaren 2a arte luzatuko da.

Gehiago irakurri

Donibane Lohizuneko Baratze Botanikoaren hitzak

Donibane Lohizuneko Baratze Botanikoaren hitzak

Irailaren 20an, larunbatez, 16:00etan, ibilaldi berezi bat antolatua da Donibane Lohizuneko Baratze Botanikoan. Bertan, Odei Barroso bertsulariak eta Bertsularien Lagunak elkarteko ikasleek bertsuak botako dituzte. Euskal kultur erakundeak eta Paul Jovet Baratze Botanikoak urtean zehar antolatu egonaldian hainbat poesia, bertsu eta testu idatzi ditu Barrosok. Horien gozatzeko parada izanen da ere.

Gehiago irakurri

Matematikari bat izanen da "Nekatoenea" euskal idazle egonaldian Hendaian

Matematikari bat izanen da "Nekatoenea" euskal idazle egonaldian Hendaian

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren laugarren edizioaren karietara zientzialari bat hautatua izan da, Aitzol Lasa matematikari nafarra, hain zuzen. Literatura egonaldia 2014ko urriaren 6tik azaroaren 2ra iraganen da.

Gehiago irakurri

Ahozko memorian oinarriturik, Arte eskolako ikasleek bideo bat egin dute

Ahozko memorian oinarriturik, Arte eskolako ikasleek bideo bat egin dute

2014ko maiatzaren 7an, Goi Mailako Arte eskoletarako konkurtsoa prestatzen ari diren Euskal Kostaldea Aturriko Arte Eskolako ikasleek, bideo emanaldi berezi bat eskaini zuten Arte Eskolan. Emaitza sarean ezarri dute.

Gehiago irakurri

Irudimena 2014 : epaimahaikideei hitza!

Irudimena 2014 : epaimahaikideei hitza!

Bukatu da Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatutako "Irudimena" sormen lehiaketaren 4. edizioa. Epaimahaiak ez du lan erreza izanen ! 67 obra eskuratu dituzte antolatzaileek 46 egilek igorriak. Denak sarean ikus daitezke. Ekainaren 7an banatuko dira sariak Bilboko Euskararen Etxean, publiko zabalari irekia izanen den ekitaldi artistiko eta musikala baten karietara.

Gehiago irakurri

"Irudimena" sormen-lehiaketaren 4. edizioa abiatua da!

"Irudimena" sormen-lehiaketaren 4. edizioa abiatua da!

Laugarren aldiz, Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen-lehiaketa antolatzen dute 2014ko maiatzaren 16a arte. Gure baitako sormenaren bultzatzaile izan nahi du aurten ere. Parte hartu lotsarik gabe!

Gehiago irakurri

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan - 2014ko deialdia

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan - 2014ko deialdia

Laugarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, Hogei’ta labelaren kari, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko 2014an, Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2014ko apirilaren 28a.

Gehiago irakurri

2013ko Sorkuntza artistikoaren 24 orduen irabazleak

2013ko Sorkuntza artistikoaren 24 orduen irabazleak

Bigarren aldiz, Euskal kultur erakundea ekitaldi horren partaide izan da, Bidarteko Estia ingeniaritza eskola, Arcad eta Art & Project elkarteekin. Euskal Herriko hameka artistek parte hartu dute lehiaketan, Bidarten, abenduaren 6tik 7ra. Hauen artean, margolariak, grafistak, argazkilariak, oihalki sortzaileak eta musikariak.

Gehiago irakurri

"Lloba" sorkuntzaren aurkezpena Biarritzen eta Donostian

"Lloba" sorkuntzaren aurkezpena Biarritzen eta Donostian

Azaroaren 22an, ostiral arratseko 19:30etan, gaurko musikak eta irudia uztartzen dituen Lloba ikusgarria aurkeztua izanen da Biarritzeko Atabal gelan. Sorkuntza hau Euskal kultur erakundeak eta Atabal gelak antolatu duten "Hogei'ta - 2013" egitasmo deialdiaren karietara hautatua izan zen. Biharamunean, sorkuntza bera Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxean emana izanen da.

Gehiago irakurri

"Elektroboom" diskoaren aurkezpena Biarritzen

"Elektroboom" diskoaren aurkezpena Biarritzen

Urriaren 17an, ostegun arratsaldeko 14:30etan, Pantxika Solorzano-k eta Xano-k "Elektroboom" disko berriaren aurkezpen kontzertua eman dute Biarritzeko Atabal gelan. Estilo elektronikoan oinarriturik, gazteendako dantza eta musika uztartuko dituzte, emanaldi indartsu batean.

Gehiago irakurri

"Hogei'ta" programa: bi sorkuntza berri azaroan!

"Hogei'ta" programa: bi sorkuntza berri azaroan!

Euskal kultur erakundeak daraman "Hogei'ta" sortzaile gazteen sustatzeko kultur sailaren barnean 2012an eta 2013an sarituak izan diren bi sorkuntza estreinatuak izanen dira azaro honetan. "Hautsa" antzerkia azaroaren 5ean eta gaurko musikak eta irudia uztartzen dituen "Lloba" ikuskizuna Biarritzen, azaroaren 22an.

Gehiago irakurri

"Estilo artistikoen nahasketak intentsitatea atxikitzea bermatzen du"

"Estilo artistikoen nahasketak intentsitatea atxikitzea bermatzen du"

Euskal kultur erakundearen "Hogei'ta" deialdien azken irabazle-protagonistekin kalakan: Pierre Lafittek Moï Moï kolektiboaren Lloba ikusgarria du hemen aurkezten, 2013ko azaroaren 22an plazaratuko dena. Parasite kolektiboko Hannah Frances Welhanek, Garazi Lopez de Armentiak eta David Alcortak, berriz, Hautsa xehetu dute, azaroaren 5ean Baionako Antzokian estreinatua izan den antzezlana.

Gehiago irakurri

Verónica Domingo Alonsok eskuratu du 2013ko Itzal Aktiboa saria

Verónica Domingo Alonsok eskuratu du 2013ko Itzal Aktiboa saria

Verónica Domingo Alonso, 24 urteko Getxotarra hautatu du 2013ko Itzal aktiboa - Arte garaikideko gazte sorkuntza sariko epaimahaiak. 2.000 euroko sariak, Euskal Herrian bizi eta lanean ari den 36 urte peko artista gazte bat laguntzeko asmoa du. Itzal Aktiboa elkarteak antolatu du Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin "Hogei'ta" programaren karietara.

Gehiago irakurri

Odei Barroso bertsulariaren egonaldia Donibane Lohizuneko baratze botanikoan

Odei Barroso bertsulariaren egonaldia Donibane Lohizuneko baratze botanikoan

Euskal kultur erakundeak eta baratze botanikoaren lagunek artista egonaldi bat antolatzen dute, baratzean berean, 2013-2014 urteetan zehar. Bertsularitza ohoretan emana denez, Odei Barroso da hor egonen, sasoin bakoitzak eskaintzen dituen den mendreneko aldaketak hurbiletik segituz.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Emaila

 Euskal kultur erakundearen berripaperari harpidetzen naiz ere.

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]