Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Gaia: Deialdia
Mintzola Fundazioaren eta Mikel Laboa Katedraren deialdia bertsularitzari buruzko ikerketa-lanen sustatzeko

Mintzola Fundazioaren eta Mikel Laboa Katedraren deialdia bertsularitzari buruzko ikerketa-lanen sustatzeko

Ikergai nagusia bertsolaritza (edozein jakintza-alorretatik aztertua) duten master amaierako lanen proiektuak nahiz ikerketa-lan monografikoen proiektuak egiteko hiru diru-laguntza banatuko dira deialdi honen bitartez. Eskariak aurkezteko epea: 2014ko azaroaren 17a arte.

Gehiago irakurri

Sortutakoak 6: deialdia

Sortutakoak 6: deialdia

Dantzaguneak Sortutakoak programaren seigarren edizioaren deialdia antolatzen du. Sortutakoak da Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko programa bat, eta bere baitan hartzen ditu: egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, publikoari irekitako entseguak, eta proiektuaren estreinaldia. Proiektuak aurkezteko azken epea: 2014ko azaroaren 15a.

Gehiago irakurri

Euskal kultur erakundeko 2015. urterako partaidetza eskaera txostenak

Euskal kultur erakundeko 2015. urterako partaidetza eskaera txostenak

2014/10/04

Beren urtesaria ordaindua duten Euskal kultur erakundeko elkarte-kideek 2015. urteko kultura egitasmoaren barnean kokatuko diren partaidetza eskaera txostenak postaz eskuratuko dituzte ondoko egunetan. Eskaerak 2014ko azaroaren 11 aitzin itzuli beharko dira.

Gehiago irakurri

Euskal Dantzarien Biltzarreko ikerketa beka eta bideo lehiaketa 2014

Euskal Dantzarien Biltzarreko ikerketa beka eta bideo lehiaketa 2014

2014/09/19

Euskal Dantzarien Biltzarrak, kultura tradizionala sustatzeko helburuarekin ikerketa beka bat eta bideo lehiaketa bat zabaltzen ditu. Baloratuko dira Euskal Herrian edozein lurraldeko dantza eta musika herrikoien inguruan aurkeztuko diren lanak. Izen emate eta aurkezpenerako epea, bai ikerketa bekarentzat bai bideo lehiaketarentzat: 2014ko azaroaren 30a.

Gehiago irakurri

"EH Sona" musika lehiaketa 2014

"EH Sona" musika lehiaketa 2014

Bartzelonako Euskal Etxeak, "EH Sona" jaialdiaren antolatzaileak euskal musikaren talentu berriak bilatzeko lehiaketa bat antolatzen du. Talde edo bakarlari irabazleak Bartzelonako Razzmatazz areto ospetsuan jotzeko aukera izango du, Zea Mays taldearekin batera. Lehiaketara aurkezteko epea : 2014ko irailaren 28a.

Gehiago irakurri

Hendaia Film Festibalaren bigarren edizioa: film laburren lehiaketarako deialdia

Hendaia Film Festibalaren bigarren edizioa: film laburren lehiaketarako deialdia

2014/07/15

2014ko urriaren 16tik 18ra iraganen den Hendaia Film Festibalaren bigarren edizioaren karietara, Begirada elkarteak film laburren deialdi bikoitza antolatzen du. Obrak uztailaren 21a arte aurkezten ahal dira.

Gehiago irakurri

Euskal kulturaren inguruko hiru sari emanen dituzte 2014an ere Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Hiriak

Euskal kulturaren inguruko hiru sari emanen dituzte 2014an ere Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Hiriak

Kultur eragileei zuzenduak diren hiru sari antolatuko dituzte aurten ere Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Hiriak 2000. urtetik duten akordioari segida emanez: Ohorezko saria, Euskal kulturaren saria eta Bideo dokumentalaren saria. Kandidaturak irailaren 30a arte hartuko dituzte.

Gehiago irakurri

Ikus-entzunezko, arte eszenikoetako eta musikako merkatu eta azoka profesionaletan parte hartzeko diru-laguntza deialdia

Ikus-entzunezko, arte eszenikoetako eta musikako merkatu eta azoka profesionaletan parte hartzeko diru-laguntza deialdia

2014/06/30

2014. urtean eta euskararen eremu geografikotik kanpo, merkatu, azoka, edo gertaera profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzak ematen ahal ditu Etxepare Institutuak. Deialdian parte hartzeko azken eguna: irailaren 12a.

Gehiago irakurri

Iparraldeko AEK-k langileak bilatzen ditu

Iparraldeko AEK-k langileak bilatzen ditu

2014/06/26

Helduen euskalduntze-alfabetatze arloan ari den Iparraldeko AEK elkarteak 4 langile xerkatzen ditu Itsasu, Donibane, Garazi eta Hazparneko Gau Eskoletan lanean aritzeko eta beste bi datorren urteko Korrikako herrialdeko ekipan parte hartzeko. Kandidaturak helarazteko epea : 2014ko uztailaren 31a.

Gehiago irakurri

Donostia 2016: bi "Auzolab" abian jartzeko deialdi publikoa

Donostia 2016: bi "Auzolab" abian jartzeko deialdi publikoa

"Auzolab" Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren lan-sistemetako bat da; hiritarren eta profil ezberdinetako profesionalean arteko hibridazio-prozesuak egiten ditu, erronka kolektiboei aurre egiteko. Deialdi ireki bat zabaldua da karia hortara 2014ko uztailaren 10a arte.

Gehiago irakurri

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2014

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2014

Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma VIII. literatur sorkuntzarako burtsa antolatzen du. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero. Egitasmoen aurkezteko azken epea: 2014ko urriaren 17a.

Gehiago irakurri

Akitania-Euskadi 2014ko proiektu-deialdia zabaldu da

Akitania-Euskadi 2014ko proiektu-deialdia zabaldu da

2014/06/16

Euroeskualdeak mugaz-gaindiko proiektu-deialdia atera du kultura, hezkuntza, eleaniztasuna, kirola eta gazteria alorretan. Aurrekontua 300 000 eurokoa da. Proiektuak 2014ko uztailaren 16a arte aurkezten ahalko dira.

Gehiago irakurri

Mikel Laboa diru-laguntzak arte-sormena bultzatzeko

Mikel Laboa diru-laguntzak arte-sormena bultzatzeko

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak Mikel Laboa diru-laguntzen deialdia egiten du arte-sormena bultzatzeko. Aurtengo arloak: dantza eta ikus-entzunezko arte-lanak. 35 urtetik beherako artista gazteei zuzendua da. Proiektuak aurkezteko epea: 2014ko ekainaren 19a.

Gehiago irakurri

 2014ko  Durangoko azoka:  antzerkilariei zuzendu Szenatokia gunearen deialdia

2014ko Durangoko azoka: antzerkilariei zuzendu Szenatokia gunearen deialdia

Durangoko azokako Szenatokia arte eszenikoen guneak "Szenatokiko Maratoiaren" 4. edizioa antolatuko du aurten. Euskarazko antzezlanen lagin edo zati laburrak ikusteko aukera ematen duen ekimena da. Maratoiaren helburua, Euskal Herriko antzerkiaren erakusleiho izatea da. Proposamenen helarazteko epea: 2014ko ekainaren 6a.

Gehiago irakurri

Dantza birak sustatzeko diru-laguntzak banatuko ditu Etxepare Institutuak

Dantza birak sustatzeko diru-laguntzak banatuko ditu Etxepare Institutuak

2014/05/06

Etxepare Institutuak 2014. urterako dantza biretarako diru-laguntza modalitatearen deialdia argitaratu du. Dantza biratzat hartzen du, urte osoan, 3 emanaldi gutxienez 3 plaza ezberdinetan eskaintzea euskararen eremu geografikotik at. Irailaren 5a arte dago zabalik deialdia.

Gehiago irakurri

Kortsikan aritzeko parada euskal talde batentzat

Kortsikan aritzeko parada euskal talde batentzat

2014/04/30

Tavagna Club elkarteak ohiko musika eta kantua lantzen dituen euskal talde bat bilatzen du kortsikar hizkuntzaren astearen karietara Kortsikako hiru leku desberdinetan aritzeko, 2014ko ekainaren 2tik 8ra.

Gehiago irakurri

Etxepare Institutua: 2014ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak

Etxepare Institutua: 2014ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak

Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzeko diru-laguntzak ematen ditu Etxepare institutuak. Egitasmoak aurkezteko epea: 2014ko ekainaren 15a.

Gehiago irakurri

Musika birak eta kontzertu bereziak sustatzeko diru-laguntzak

Musika birak eta kontzertu bereziak sustatzeko diru-laguntzak

2014/04/16

Etxepare Euskal Institutuak 2014 urterako musika biretarako eta kontzertu berezietarako diru-laguntza modalitatearen deialdia argitaratu du. Musika biratzat hartzen du, urte osoan, 5 kontzertu gutxienez 3 plaza ezberdinetan jotzea euskararen eremu geografikotik at. Ekainaren 30a arte dago zabalik deialdia.

Gehiago irakurri

Euskararen Erakunde Publikoak eragile pribatuen diruz laguntzeko 2014ko dispositiboa ireki du

Euskararen Erakunde Publikoak eragile pribatuen diruz laguntzeko 2014ko dispositiboa ireki du

2014/04/01

Euskararen Erakunde Publikoaren administrazio kontseiluak Iparraldeko eragile pribatuen diruz laguntzeko 2014ko dispositiboa ireki du. Diru laguntza eskabide txostenak 2014ko maiatzaren 2a aitzin helarazi behar dira.

Gehiago irakurri

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan - 2014ko deialdia

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan - 2014ko deialdia

Laugarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, Hogei’ta labelaren kari, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko 2014an, Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2014ko apirilaren 28a.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Emaila

 Euskal kultur erakundearen berripaperari harpidetzen naiz ere.

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]