Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Gaia: Antzerkia
Jokoz Kanpo festibala Ezpeletan

Jokoz Kanpo festibala Ezpeletan

Ekainaren 1ean, larunbatez, Pinpulka elkarteak karrikako arteen inguruko Jokoz Kanpo festibalaren edizio berri bat antolatzen du Ezpeletan. Arratsalde guzian, mota guzietako ikusgarriak ikusten ahalko dira, horien artean Euskal kultur erakundeak sustengatu Rouge Elea konpainiaren Biutz ikuskizuna arratseko 21:30etan.

Gehiago irakurri

Maiatza antzerkiz blai Euskal Herrian

Maiatza antzerkiz blai Euskal Herrian

Ipar Euskal Herriko antzerki festibal garrantzitsuenetarik bi maiatz honetan iraganen dira : batetik Mai en Scène, maiatzaren 22tik 25era iraganen dena Maulen eta bestetik, Antzerkiaren Maiatza, maiatzaren 23tik 26ra iraganen dena Hendaian. Bietan euskarazko antzezlanak preziatzeko parada izanen da.

Gehiago irakurri

Musika eta arte eszenikoak zabaltzeko 2013ko diru-laguntzen deialdia argitaratu du Etxepare institutuak

Musika eta arte eszenikoak zabaltzeko 2013ko diru-laguntzen deialdia argitaratu du Etxepare institutuak

Euskal musika eta arte eszenikoak euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzen laguntzeko Etxepare euskal Institutuak kudeatzen duen diru-laguntzaren 2013. urteko deialdia argitaratu da.

Gehiago irakurri

Libertimendua Donapaleun

Libertimendua Donapaleun

2013ko otsailaren 17an bolant dantzariek zirtzilak uxatu zituzten Donapaleuko karriketan eta merkatu plazan bildu ziren denak "libertimendua" hor jokatzeko. Mattin Irigoienek egiten digu egun horren kontaketa.

Gehiago irakurri

''Euskarak digu askatasuna ematen''

''Euskarak digu askatasuna ematen''

Jokin Irungaray (1987, Itsasu, Lapurdi) artistak aniztasunean aurkitu du bere egonkortasuna: musikari, antzerkilari eta ipuin-kontalari, maite duena bere ogibidea ere bada, euskaratik eta euskaraz, ahoan bilorik gabe. Uztaritzeko Hartzaro festibalak Ostegun Gizenaren ohidura berriz plantan eman nahi izan du, aurten: artista gaztea izanen da "Tutak" tobera mustrako taula-zuzendari, heldu den otsailaren 7an.

Gehiago irakurri

23. Txotxongilo Egunak Hendaian

23. Txotxongilo Egunak Hendaian

2012/11/15

Azaroaren 19tik 25era, Akelarre elkarteak 23. Txotxongilo Egunak antolatzen ditu Hendaian. Aste batez, euskarazko hainbat ikusgarri preziatzen ahalko dira Les Variétés zinegelan eta Mendizola aretoan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Harri Xuri euskaraz

Harri Xuri euskaraz

2012/10/28

Azaroaren 1etik 3ra, Harri Xurik euskal antzerkiaren azken berritasunen ezagutzera gomitatzen gaitu Harri Xuri euskaraz deitu zikloaren karietara. Ttikien eta handiendako euskarazko hainbat ikusgarri ikusgai izanen dira Luhuson eta Kanbon.

Gehiago irakurri

Euskal Herriko programatzaileen topaketak lehen aldiz iparraldean

Euskal Herriko programatzaileen topaketak lehen aldiz iparraldean

Euskal kultur erakundeak, Sareak eta Les Translatines festibalak gomitaturik, ipar eta hego aldeko kultur arduradunak lehen aldikotz Iparraldean bilduko dira, urriaren 18an, Baionako Euskal Museoan.

Gehiago irakurri

Laugarren clown tailerrak antolatzen ditu Hebentik elkarteak

Laugarren clown tailerrak antolatzen ditu Hebentik elkarteak

Laugarren urtez,  Hebentik elkarteak clown tailerrak antolatzen ditu. Helburua da bakoitzak bere baitako clown-a atxeman dezan, izan hasi berria, hala esperientziaduna.

Gehiago irakurri

Antzerki parte-hartzailearen inguruko bilkura Hendaian

Antzerki parte-hartzailearen inguruko bilkura Hendaian

2012ko urriaren 20an, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak, Agerre Teatroa konpainiak eta Imuntzo eta Beloki musikariek Zu ere On Kixote? euskarazko antzezlana eskainiko dute Mendi Zolan kulturgunean.  Hendaiako elkarteak eta artistak parte hartzera deituak dira. Karia hortara, informazio bilkura bat antolatua da Mendi Zolan kulturgunean, irailaren 25ean, 18:30ean.

Gehiago irakurri

Itsasuko kabalkadaren atarian

Itsasuko kabalkadaren atarian

2012/08/14

Kabalkada-toberak eskainiko dituzte itsasuarrek agorrilaren 19an, igandez, 16:30etan. 2007an eman zituzten azken aldikotz.  Aurten ere lapurdiko herri honetako belaunaldi guztiak bilduko dira ohidura horri segida emanez.

Gehiago irakurri

"Amaiur" ikuskizuna ikusteko sartze bikoitzak zozketan

"Amaiur" ikuskizuna ikusteko sartze bikoitzak zozketan

Amaiur herrian uztailaren 21ean emanen den Pier-Paul Berzaitzen ikuskizun berria ikusi nahi baduzu, parte hartu gure zozketan, uztailaren 14a aitzin! Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak eskaini sarrera bikoitzetarik bat irabaz ezazu!

Gehiago irakurri

Toberak eta kabalkada Irisarrin

Toberak eta kabalkada Irisarrin

2012/07/09

1937. urteaz geroz ez zen toberarik eman Irisarriko herrian. Uztailaren 8ko emanaldia iragana bada ere parada dago herri antzerki mota horren ikusteko uztailaren 14an, 21:00etan.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Emaila

 Euskal kultur erakundearen berripaperari harpidetzen naiz ere.

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]