Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Gaia: Argazkilaritza
Euskal Kultur Erakundea "948 Merkatua–Nafarroako arteen Merkatua"-ren bigarren edizioan

Euskal Kultur Erakundea "948 Merkatua–Nafarroako arteen Merkatua"-ren bigarren edizioan

Mugaz gaindiko kultura lankidetza sailaren kari, Euskal kultur erakundeak 2018ko azaroaren 21, 22 eta 23an Iruñan iraganen den 948 Merkatua-Nafarroako arteen Merkatuan parte hartuko du, hainbat proposamen artistikoren bidez. Horrez gain, hitzaldi bat eskainiko du Etxepare Institutuarekin batera Aquitaine.eus programaren aurkezteko. EKEk ekitaldi horretan parte hartzen du Aquitaine.eus programaren karietara eta Akitania Berria eskualdeko kultura agentzia bezala.

Gehiago irakurri

Euskal sorkuntzaren leihoa Bordelen

Euskal sorkuntzaren leihoa Bordelen

Udazken honetan ere, Bordele aldeko Le Rocher de Palmer kulturguneak euskal kulturari leihoa zabalduko dio. Aurtengoan, Patxi Laskarai argazkilariaren erakusketa bat izanen da ikusgai azaroan zehar, eta Bilaka eta So.K. konpainien euskal dantza ikuskizunak eskainiko dira azaroaren 16ean. 

Gehiago irakurri

"Amerikanoen jaraunspena" eta "Mugi hitzen musika" erakusketak Hendaian

"Amerikanoen jaraunspena" eta "Mugi hitzen musika" erakusketak Hendaian

2018ko agorrilaren 8an irailaren 1.era, Euskal kultur erakundeak bi erakusketa aurkeztuko ditu Hendaiako Mendi Zolan gelan. Alde batetik, Kepa Etchandy-ren "Amerikanoen jaraunspena" argazki erakusketa eta bestetik, euskal kantuari buruzko "Mugi hitzen musikan" ukipen-pantailak. Sartzea urririk izanen da.

Gehiago irakurri

"Dantza Izpiak" erakusketa Hendaian

"Dantza Izpiak" erakusketa Hendaian

2018ko uztailaren 11tik abuztuaren 4a arte, Gabrielle Duplantier-en "Dantza Izpiak / Eclat de danses" erakusketa Hendaiako Mendi Zolan aretoan izanen da ikusgai. Bisitariak, artista honen talentua eta sentsibilitatea agerian utziko duten zuri-beltzezko hogeitamar bat argazki deskubritzen ahalko ditu. Erakusketa Hendaiako Herriko Etxeak eta Euskal kultur erakundeak antolatzen dute elkarrekin.

Gehiago irakurri

"Hitz-Enea" erakusketa Baionan

"Hitz-Enea" erakusketa Baionan

Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskar Alegriak asmatu "Hitz-Enea, Iparraldeko etxeak izenetan" argazki erakusketa Baionako Euskal museoan ikusgai izanen da 2018ko apirilaren 7tik maiatzaren 27a arte.

Gehiago irakurri

"Hitz-Enea" erakusketa Hendaian

"Hitz-Enea" erakusketa Hendaian

Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskar Alegriak asmatu "Hitz-Enea, Iparraldeko etxeak izenetan" argazki erakusketa Hendaiako Asporotsttipi etxean ikusgai izanen da 2018ko urtarrilaren 13tik martxoaren 31a arte.

Gehiago irakurri

"Projection Basque" artista egonaldi artistikoa Errenterian

"Projection Basque" artista egonaldi artistikoa Errenterian

Aste honetan artista egonaldi berezi bat iragaiten ari da Errenteriako Niessen aretoan. Patxi Laskarai-ren argazkietan oinarrituz, Las Hermanas Caronni musika bikoteak, Benjamin Colin perkusio-jole eta olerkari soinudunak eta Kukai Dantza konpainiako Marxel Rodriguez dantzariak, dantza, argazkia, margoa eta musika uztartuko dituen sorkuntza bat lantzen dute elkarrekin. Martxoaren 8an, lan horren aurkezpen publikoa eginen dute, 19:00etan.

Gehiago irakurri

Patxi Laskarai-ren argazkietan oinarritu artista egonaldia Cenon herrian

Patxi Laskarai-ren argazkietan oinarritu artista egonaldia Cenon herrian

2018ko urtarrilaren 22tik 26a arte, artista egonaldi berezi bat iraganen da Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer aretoan. Patxi Laskarai-ren argazkietan oinarrituz, Las Hermanas Caronni musika bikoteak, Benjamin Colin perkusio-jole eta olerkari soinudunak eta Kukai Dantza konpainiako Marxel Rodriguez dantzariak, dantza, argazkia, margoa eta musika uztartuko dituen sorkuntza bat landuko dute elkarrekin. Lehen emanaldia tokian berean eskainiko dute urtarrilaren 26an. Berantago Euskal Herrian ikusteko parada izanen da ere.

Gehiago irakurri

Euskal kultur ekitaldiak Le Rocher de Palmer aretoan

Euskal kultur ekitaldiak Le Rocher de Palmer aretoan

Azaro honetan, euskal kulturaren inguruko ekitaldi ezberdinak antolatuak izanen dira Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer aretoan. Alde batetik, hilabete guzian, Titika Rekalt-en "Zeihar soak" argazki erakusketa ikusgai izanen da eta bestetik, hilaren 9an "Zuhainpeko soinuak" ikusgarria preziatzeko parada izanen da. Ekitaldiak Euskal kultur erakundearen eta Etxepare Euskal Institutuaren partaidetzarekin antolatuak dira, 2014an Le Rocher de Palmer-ekin izenpetua izan zen hitzarmenaren karietara.

Gehiago irakurri

Xarnegu Eguna 2016

Xarnegu Eguna 2016

2016ko apirilaren 26tik maiatzaren 1a arte, Xarnegu Egunaren 12. edizioa ospatuko da Bidaxunerriko zazpi herrietan. Haurrendako animazioak eta tailerrak, erakusketak, zinema emanaldiak, kontzertuak, apairuak, dantzaldiak, bisita gidatuak... Denetarik izanen da kulturen, estiloen, hizkuntzen eta belaunaldien nahasketa aldarrikatzen duen jaialdi honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Azkaingo argazki bideak" argazki festibalean parte hartzeko deialdia

"Azkaingo argazki bideak" argazki festibalean parte hartzeko deialdia

2016/02/10

Azkaingo Zilargia elkarteak eta Herriko Etxeak Azkaingo argazki bideak festibalaren bigarren edizioa antolatzen dute 2016ko ekainaren 11tik abuztuaren 11ra. Aurtengo gaia Hemengo eta kanpoko ura izanen da. Deialdi bat abiatzen dute berrogeita hamar argazkilariren obrak erakusteko asmoz.  

Gehiago irakurri

"Dantza Izpiak" erakusketa Cenon herrian

"Dantza Izpiak" erakusketa Cenon herrian

2015/10/18

Udazken honetan Biarritzen estreinatua izan den SOKA erakusketaren karietara, Euskal kultur erakundeak Gabrielle Duplantier argazkilariari lan berezia manatu zion. Euskal Herria zeharkatu du euskal dantzaren eta bereziki ihauteriak, maskaradak eta Besta Berri bezalako ekitaldien inguruko argazki ezberdinen hartzeko. Lan horren emaitza Biarritzeko mediatekan aurkeztu ondoan, zuri-beltzezko hogeitamar bat argazki erakutsiak izanen dira Bordele ondoko Cenon herrian 2015eko azaroaren 3tik 25era. Erakusketa Etxepare Institutuaren partaidetzarekin antolatua da.

Gehiago irakurri

XXIII. argazkiaren biltzarra Donibane Garazin

XXIII. argazkiaren biltzarra Donibane Garazin

XXIII. argazkiaren biltzarra irailan zehar iraganen da Donibane Garazin, pilotaren gaiaren inguruan. Igorriak izan diren argazkien artean, Argian eta Aftelae elkarte antolatzaileek 50 bat argazki hautatu dituzte. Apezpikuen Presondegira erakusketa ikustera joanen diren bisitariek bozkatzen ahalko dute Publikoaren Sariarendako. Epaimahaiaren sari ematea irailaren 27an iraganen da, 12:00etan, Donibane Garaziko Herriko Etxean. Beste animazio batzu antolatuak dira ere.

Gehiago irakurri

"Hatza" elkartearen 2015eko erakusketa : argazkilariei deia

"Hatza" elkartearen 2015eko erakusketa : argazkilariei deia

Urtero Hatza elkarteak gune desberdinetan erakutsia den argazki erakusketa bat antolatzen du, argazkilaritzaren promozioa eginez Euskal kostaldea - Aturri hirigunean baita Euskal Herri barnealdean ere. 2015eko bigarren hiruilekoan iraganen den erakusketarentzat deialdi bat zabaldu du elkarteak. Argazkilariek 2014ko abenduaren 31 arte beren burua ezagutarazteko.

Gehiago irakurri

Argazkiaren hilabetea Donibane Garazin

Argazkiaren hilabetea Donibane Garazin

Ohiturari jarraikiz Argian elkarteak "Argazkiaren biltzarra" antolatzen du irailean Donibane Garazin. Argazkilari gomitatu batzuen obrak eta aurtengo edizioko lehiaketaren karietara "gastronomia" gaiaren inguruan bildutako argazkiak ikusten ahalko dira hiriko hainbat guneetan.

Gehiago irakurri

Gastronomia da Argian elkartearen 2014ko argazki lehiaketaren gaia

Gastronomia da Argian elkartearen 2014ko argazki lehiaketaren gaia

Garaziko Argian elkarteak nazioarteko argazki lehiaketa antolatzen du, gastronomiaren inguruan. Argazkien igortzeko azken epea: 2014ko ekainaren 15a. Orotara 1000 euroko sariak banatuak izanen dira, horietarik 450 irabazleari.

Gehiago irakurri

"Hitz-Enea" erakusketa Mugerren

"Hitz-Enea" erakusketa Mugerren

Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskar Alegriak asmatu "Hitz-Enea, Iparraldeko etxeak izenetan" argazki erakusketa Mugerreko herriko etxean ikusgai da irailaren 30a arte.

Gehiago irakurri

Artzainak, Argian elkartearen argazki lehiaketaren protagonistak

Artzainak, Argian elkartearen argazki lehiaketaren protagonistak

Garaziko Argian elkarteak nazioarteko argazki lehiaketa antolatzen du, Artzainak gaiaren inguruan. Argazkien igortzeko epea 2013ko uztailaren 6an finkatua da. Orotara 1000 euroko sariak banatuak izanen dira, horietarik 450 irabazleari.

Gehiago irakurri

"Zure "Z" asma ezazu" deialdia

"Zure "Z" asma ezazu" deialdia

Euskal Herria Zuzenean elkarteak argazki sorkuntza deialdi bat zabaltzen du sarean. Xedea,  EHZ kantuaren bideoklipa egitea da,  jendeek igorri argazkiekin. Horretarako, nahi duenak Euskal Herriaren irudikapena argazki batez isladatu beharko du, "Z" hizkia erabiliz.

Gehiago irakurri

Jon Cazenave-ren elkarrizketa Zazpi emankizunean

Jon Cazenave-ren elkarrizketa Zazpi emankizunean

Kanaldude telebistak ekoizturiko 2013ko martxoko Zazpi kultura emankinunean Jon Cazenave argazkilariaren elkarrizketa bat proposatua da. Bestalde, Euskara Jendea dokumental proiektuaren aurkezpena egiten digute, bai eta  Oroitzirriak 2 Xabier Soubelet-en liburu berriarena ere.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]