Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Gaia: Arte garaikidea
Maite Pinto Itzal Aktiboa sariaren irabazle

Maite Pinto Itzal Aktiboa sariaren irabazle

2018ko Arte Garaikidearen alorreko Sorkuntza Gaztearen "Itzal Aktiboa" saria Maite Pinto 25 urteko Bilbotarrari emana izan zaio "The Kindness of Strangers" izeneko proiektuarentzat. Artistak 2.000 euroko saria eskuratu du. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Zazpi finalista Itzal Aktiboa sariarentzat

Zazpi finalista Itzal Aktiboa sariarentzat

Zazpi artista, zazpi finalista dira 2018ko Arte Garaikidearen alorreko Sorkuntza Gaztearen « Itzal Aktiboa » sariketaren karietara, beren obrak erakusketa kolektibo batean Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian urriaren 6tik azaroaren 1era aurkeztuko dituztenak. Erakusketaren estreinatze egunean hautatua izanen den irabazleak 2.000 euroko saria eskuratuko du. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Arte plastiko eta musika egonaldi deialdia

Arte plastiko eta musika egonaldi deialdia

Datorren abuztuan Donibane Lohizunen antolatzen duen Baleapop festibalaren 9. edizioa kari, Moï Moï kolektiboak alor anitzeko obra baten sortzeko (musika & artea) deia egiten die artistei. Aurtengo gaia "sakasta" izanen da. Hautagaitzak 2018ko martxoaren 30eko helarazi beharko dira.

Gehiago irakurri

2018ko "Itzal Aktiboa" saria

2018ko "Itzal Aktiboa" saria

Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal kultur erakundea eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroarekin elkarlanean, eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen laguntzarekin, 2018ko "Gazte Sorkuntza Itzal Aktiboa" saria eskaintzen du. 2.000 euroko saria, 40 urte azpitik dituen eta Euskal Herrian bizi den edo Euskal Herriarekin lotura sendoak dituen artista bati emanen zaio. Aurkezteko epea 2018ko uztailaren 15ean amaituko da.

Gehiago irakurri

Errobiko Festibala 2017

Errobiko Festibala 2017

2017ko uztailaren 20tik 23ra, Ezkandrai elkarteak Errobiko Festibalaren 22. edizioa antolatuko du Itsasun. Lau egunez, Lapurdiko herriak mota guzietako sorkuntzak eta topaketa artistikoak biziko dituEuskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Baleapop festibala Donibane Lohizunen

Baleapop festibala Donibane Lohizunen

2016ko agorrilaren 24tik 28ra, Moï Moï kolektiboak Baleapop festibalaren 7. edizioa antolatzen du Donibane Lohizunen. Bost egunez, mundu guziko artista andana bat agertuko dira herriko parke, karrika eta hondartzetan, musika eta arte garaikide festibal berezi honentzat. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Mickaël Vivier-ek eskuratu du 2015eko Itzal aktiboa saria

Mickaël Vivier-ek eskuratu du 2015eko Itzal aktiboa saria

Baionako Mickaël Vivier artista hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen GazteArtea, sorkuntza garaikidearen saridun bezala. 2000 euroko dirulaguntza honek, Euskal Herrian bizi eta lan egiten duen 40 urtez petikako artista gazte bat sariztatzea du helburu. Denetan, 34 hautagai aurkeztu ziren Itzal Aktiboa elkarteak Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu lehiaketa honetarako.

Gehiago irakurri

Bost artista gazte hautatuak 2015eko Itzal Aktiboa sariaren finalarentzat

Bost artista gazte hautatuak 2015eko Itzal Aktiboa sariaren finalarentzat

Arte garaikidearen munduan adituak diren pertsonez osaturiko epaimahaiak bost artista hautatu ditu Itzal Aktiboa – Arte Garaikidearen Sorkuntza Gaztearen sariaren finalean parte hartuko dutenak : Grégory Cuquel, María Jiménez Moreno, Cécile Mestelan, Mickaël Vivier eta Eluska Zabalo Monje. Bost artistek aurkeztuko dituzten obrak Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian ikusgai izanen dira, erakusketa kolektibo batean. Erakusketa horren estreinaldia urriaren 2an, ostiralez eginen da, 18 :30etan. Karia hortara, 2.000 euroko saria bost artistetatik bati eskainia izanen zaio.

Gehiago irakurri

"Berinak III" arte garaikide ibilbidea

"Berinak III" arte garaikide ibilbidea

Joan den maiatzaren 7an Arozena ostatuan antolatu Sorkuntza garaikidea Euskal Herrian gaiaren inguruko eztabaidaren ondotik, maiatzaren 30etik ekainaren 14ra  Berinak III izeneko arte garaikide ibilbidea zabalduko da Senperen. Estreinaldia kari, egun berezia antolatu dute antolatzaileek. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Gazte sorkuntza garaikidearen Itzal Aktiboa Saria 2015

Gazte sorkuntza garaikidearen Itzal Aktiboa Saria 2015

Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal Kultur Erakundearen eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen partaidetzarekin, hirugarren aldikoz, Gazte Sorkuntza Garaikidearen Itzal Aktiboa Saria antolatzen du. Sari honen helburua, Euskal Herrian, Arte Garaikidean lan egiten duten eta ausartak, berritzaileak eta gogotsuak diren artista gazteak sariztatzea da. Izena emateko epea: 2015eko uztaila 15a.

Gehiago irakurri

Ttitto Aguerre-ren "Mugak II" erakusketa Angelun

Ttitto Aguerre-ren "Mugak II" erakusketa Angelun

2015/03/18

2014ko urrian Mugak I erakusketa Donibane-Garazin aurkeztu ondoren, Ttitto Aguerre zizelkariak hiru ataletan banatzen den erakusketaren Mugak II izeneko bigarrena erakutsiko du Angeluko Beatrix Enean, Angeluko Herriko Etxeak gomitaturik. Erakusketa martxoaren 7tik apirilaren 4ra ikusgai izanen da. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Baleapop Festibala: arte et musika egonaldi artistiko batendako deialdia

Baleapop Festibala: arte et musika egonaldi artistiko batendako deialdia

Moï Moï kolektiboak egonaldi artistiko batendako deialdia zabaltzen du 2015eko agorrilean iragaitekoa den Baleapop Festibalaren karietara. Arte plastikoak eta musika uztartuko dituen egonaldia maiatzaren 11tik 24ra programatua da Donibane Lohizunen. Hautagaitzarako txostenak igortzeko azken epea: 2015eko martxoaren 15a.

Gehiago irakurri

Bruno Aguerre artistaren zuzeneko emanaldia Lurraman

Bruno Aguerre artistaren zuzeneko emanaldia Lurraman

2014ko azaroaren 15 eta 16an, Bruno Aguerre artista plastikariak bapateko bi emanaldi eskainiko ditu Biarritzeko Irati gelan ospatuko den Lurrama laborantza herrikoi eta iraunkorraren bestaren karietara. Emanaldi horiek Euskal kultur erakundearen eta Lurramaren arteko partaidetzaren karietara antolatuak dira.

Gehiago irakurri

Marmauko eskultura bidexkarako 2014ko deialdia

Marmauko eskultura bidexkarako 2014ko deialdia

Marmauko eskultura bidexkak 5 kilometroko oinezko bidea proposatzen du Hazparneko lurretan, monumentu eskulturez inguratua. Antolatzaileek deialdi bat zabaltzen diete bertan beren obrak erakutsi nahi dituzten zizelkariei. Hautagaitzarako txostenak 2014ko martxoaren 15eko helarazi behar dira.

Gehiago irakurri

Verónica Domingo Alonsok eskuratu du 2013ko Itzal Aktiboa saria

Verónica Domingo Alonsok eskuratu du 2013ko Itzal Aktiboa saria

Verónica Domingo Alonso, 24 urteko Getxotarra hautatu du 2013ko Itzal aktiboa - Arte garaikideko gazte sorkuntza sariko epaimahaiak. 2.000 euroko sariak, Euskal Herrian bizi eta lanean ari den 36 urte peko artista gazte bat laguntzeko asmoa du. Itzal Aktiboa elkarteak antolatu du Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin "Hogei'ta" programaren karietara.

Gehiago irakurri

Itzal Aktiboa sariaren finalistak

Itzal Aktiboa sariaren finalistak

Euskal kultur erakundearen Hogei'ta programaren barnean antolatu Itzal Aktiboa sariaren bost finalistak ezagunak dira. Urriaren 4tik azaroaren 3ra Donibane Garazin iraganen den erakusketa kolektibo batean parte hartuko dute eta sari ezberdinak banatuak izanen dira.

Gehiago irakurri

Baleapop festibala Bidarten

Baleapop festibala Bidarten

Musika esperimentala eta besta girokoa arte plastikoekin uztartzen dituen sorkuntza festibala Bidarten iraganen da aurten, agorrilaren 8tik 11ra. Tokian tokiko artistak beste eremuetakoekin gurutzatuko dira bertan.

Gehiago irakurri

Artista-plastikariei deia Artoteka egitasmoaren baitan

Artista-plastikariei deia Artoteka egitasmoaren baitan

Artoteka elkarteak artelanen alokatzeko zerbitzu bat abian jarri du. Zerbitzu honekin interesatuak diren artistak gomitatzen ditu beren burua ezagutaraztera. Hautagaitzarako txostenak 2013ko apirilaren 15a arte helarazten ahal dira.

Gehiago irakurri

Arte kutxak 2012

Arte kutxak 2012

2012ko abenduaren 14tik 24era, Baiona ttipiko karriketan gaindi, "Arte kutxak" izeneko arte garaikide festibala antolatzen du lehen aldikotz Point8 elkarteak. Bertako artistak parte hartzera gonbidatzen ditu. Izen emateak azaroaren 26a aitzin helarazi behar dira.

Gehiago irakurri

"Txerri" bideo-sorkuntza Bilboko Rekalde aretoan ikusgai

"Txerri" bideo-sorkuntza Bilboko Rekalde aretoan ikusgai

2012/08/28

Bertrand Dezoteux-ren filma agorrilaren 28tik irailaren 30era erakutsia izanen da Rekalde arte-aretoan. Baionako artista gaztea Euskal kultur erakundeak antolatu "Hogei'ta - arte bisualak" deialdia kari saristatua izan zen egitasmo honekin.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]