Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Gaia: Donostia 2016
KIMU deialdiaren emaitzak

KIMU deialdiaren emaitzak

Ainara Unanue, Maryse Urruty, Lore Goyetche eta Mikel Sarriegi aukeratuak izan dira 2016/2017 edizioko KIMU programan parte hartzeko. Donostia 2016k, Donostia Kulturak eta Euskal kultur erakundeak dute KIMU programa eramaten Hego Lapurdiko Hirigunea, Biarritz Culture eta Teatro Paraiso egiturekin partaidetzan. Lau artistek haur eta gazteei zuzendutako arte eszenikoetan trebatzeko formakuntza bat ukanen dute.

Gehiago irakurri

KIMU: haur eta gazte publikoari zuzendutako arte eszenikoen inguruko formakuntzan parte-hartzeko deialdia

KIMU: haur eta gazte publikoari zuzendutako arte eszenikoen inguruko formakuntzan parte-hartzeko deialdia

Donostia 2016 Fundazioak, Donostia Kulturak eta Euskal kultur erakundeak Kimu programaren bigarren deialdia martxan ezarri dute. Honen xedea haur eta gazteei zuzendutako arte eszenikoetan trebatzeko parada eskaintzea da. Euskal Herriko lau artista hautatuak izanen dira. Deialdia zabalik da 2016ko irailaren 10a arte.

Gehiago irakurri

"Ikusmira Berriak" programaren deialdi berria ikus-entzunezko proiektuak sustatzeko

"Ikusmira Berriak" programaren deialdi berria ikus-entzunezko proiektuak sustatzeko

Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, Donostia Zinemaldiak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak elkarrekin antolatzen duten programa da hau. Bai Donostia Kultura bai Euskadiko Filmategia Fundazioaren kolaborazioa du. Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko egonaldiak eskaintzen ditu deialdi baten bidez. 2016ko apirilaren 1a arte egongo da zabalik.

Gehiago irakurri

"Olatu Talka" jaialdirako deialdia

"Olatu Talka" jaialdirako deialdia

Donostia Kulturak eta Donostia 2016k antolatzen duten Olatu Talka jaialdiaren zazpigarren edizioa 2016ko maiatzaren 20, 21 eta 22an iraganen da, Donostian eta bere inguruan. Artistek, elkarteek eta herritarrek 2016ko urtarrilaren 26ra arteko epea izango dute jaialdirako aktibitateak proposatzeko.

Gehiago irakurri

Sortzaile egonaldi bat Galesen: deialdia

Sortzaile egonaldi bat Galesen: deialdia

Donostia 2016k eta Euskaltzaleen Topaguneak Tosta proiektuaren baitan gauzatuko den sortzaile egonaldi baterako deialdia ireki dute. Hautatuko den sortzaileak sei aste iraganen ditu Galesen, 2016ko martxoaren 14tik apirilaren 24ra. Irudiarekin eta hitzarekin lotutako arte diziplinetako sortzaileei luzatzen da deialdia, eta 2015eko abenduaren 30a arte aurkezten ahal dira proiektuak.

Gehiago irakurri

Abian da Mugalariak 3.0 deialdia

Abian da Mugalariak 3.0 deialdia

Donostia 2016k eta Donostia Kulturak, Scène Nationale du Sud-Aquitainerekin elkarlanean eta Akitania-Euskadi Euroeskualdeak lagunduta, Mugalariak programaren hirugarren edizioa jarri dute abian. Ekimenaren helburua da arte eszenikoen alorrean diharduten lurraldeko konpainien eta antzokien artean lankidetza-esparru berriak sortzea, sorkuntzarako erresidentzien bidez. Hautagaitza txostenak 2015eko abenduaren 10a arte helaraz daitezke.

Gehiago irakurri

KIMU programa: arte eszenikoetan trebatzen ahalko diren lau artistak aukeratu dira

KIMU programa: arte eszenikoetan trebatzen ahalko diren lau artistak aukeratu dira

Donostia 2016k, Donostia Kulturak eta Euskal kultur erakundeak antolatu KIMU programaren baitan Eneritz Zeberio, Amaia Hennebutte, Ander Fernandez eta Ainara Gurrutxaga aukeratuak izan dira haur eta gazteei zuzendutako arte eszenikoetan trebatzeko.

Gehiago irakurri

"Kimu" programa berria

"Kimu" programa berria

Donostia 2016k, Donostia Kulturak eta Euskal kultur erakundeak Kimu izeneko programa martxan ezarri dute. Honen xedea haur eta gazteei zuzendutako arte eszenikoetan trebatzeko parada eskaintzea da. Euskal Herri guziko lau artista hautatuak izanen dira parte-hartzeko (2015eko irailaren 30ean bukatu den egitasmo deialdiaren ondotik). Hautagaiak eta bakoitzaren ibilbideak urriaren 30ean emanen dira jakitera.

Gehiago irakurri

"Energia-olatuak - Donostia 2016" programa martxan

"Energia-olatuak - Donostia 2016" programa martxan

"Energia-olatuak" Donostia 2016ek herritarren kultur ekimenak diruz laguntzeko abian jarri duen programa da. Ekimen honen bidez, herritarrek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek helaraziko dituzten kultur egitasmoak eta proposamenak diruz lagunduko dira. Iparraldeko biztanleek, elkarteek eta artistek beren egitasmoak aurkezten ahal dituzte.

Gehiago irakurri

"Energia-olatuak - Donostia 2016" programa martxan

"Energia-olatuak - Donostia 2016" programa martxan

2015/05/26

"Energia-olatuak" Donostia 2016ek herritarren kultur ekimenak diruz laguntzeko abian jarri duen programa da. Ekimen honen bidez, herritarrek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek helaraziko dituzten kultur egitasmoak eta proposamenak diruz lagunduko dira. Iparraldeko biztanleek, elkarteek eta artistek beren egitasmoak aurkezten ahal dituzte.

Gehiago irakurri

Olatu Talka 2015

Olatu Talka 2015

2015eko maiatzaren 29, 30 eta 31n gertatuko den Olatu Talkaren seigarren ediziorako proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago otsailaren 19a arte artista, elkarte eta herritar ororentzat.

Gehiago irakurri

Donostia 2016: bi "Auzolab" abian jartzeko deialdi publikoa

Donostia 2016: bi "Auzolab" abian jartzeko deialdi publikoa

"Auzolab" Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren lan-sistemetako bat da; hiritarren eta profil ezberdinetako profesionalean arteko hibridazio-prozesuak egiten ditu, erronka kolektiboei aurre egiteko. Deialdi ireki bat zabaldua da karia hortara 2014ko uztailaren 10a arte.

Gehiago irakurri

"Mugalariak": sorkuntza eta bitartekaritza artistikorako deialdia

"Mugalariak": sorkuntza eta bitartekaritza artistikorako deialdia

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua Fundazioak, Donostia Kulturarekin batera, Errobi Herri Elkargoarekin elkarlanean eta Akitania Euskadiren laguntzarekin, arte eszenikoetako bost proiektu hautatu eta lagunduko ditu. Proiektu hauen sortze-prozesua 2014ko irailetik 2015eko otsailera bitartean burutu beharko da, osorik edo zati batean. Egileek prozesu horren zati bat lurraldeko kultur ekipamenduetan antolatutako egonaldietan garatu beharko dute. Eskaerak 2014ko maiatzaren 5a baino lehen aurkeztu behar dira.

Gehiago irakurri

Sorkuntza-egonaldiak gizarteratzeko eredu berriak bultzatzeari ekin diote Donostia kultura, EKE eta DSS2016 erakundeek "Lloba" eta "Ka dira" ekimenekin

Sorkuntza-egonaldiak gizarteratzeko eredu berriak bultzatzeari ekin diote Donostia kultura, EKE eta DSS2016 erakundeek "Lloba" eta "Ka dira" ekimenekin

Euskarazko sorkuntza ardatz hartuta lurraldetasun-harremanak garatzea eta euskal kultura gizarteratzea dute helburu bi ekimenek. Urrian antolatu dituzten Donostiako Kultur Etxeetako egonaldietan gauzatu dira bi ikuskizunak, eta azaroan eta abenduan aurkeztuko dira.

Gehiago irakurri

"Donostia 2016 - Europokako kultur hiriburua" egitasmoaren inguruko informazio bilkura

"Donostia 2016 - Europokako kultur hiriburua" egitasmoaren inguruko informazio bilkura

Euskal kultur erakundeak informazio bilkura bat ant olatzen du maiatzaren 14ean, asteartez, 18:00etan Uztaritzen. Donostia 2016 Fundazioko Fernando Bernues eta Igor Otxoa bertan izanen dira Donostiako mugak aise gainditzen dituen egitasmo erakargarri horren aurkezteko.

Gehiago irakurri

Kultur arloko egitasmoak euskal hirigunean

Kultur arloko egitasmoak euskal hirigunean

Euskal kostaldea-Aturri hiriguneak mugazgaindiko harremanak jorratzen ditu bere apirileko aldizkarian. Kulturgintzari dagokioenez, besteak beste, Euskal kultur erakundeak Donostia 2016 Fundazioarekin ehundu duen partaidetza aipagai da.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Emaila

 Euskal kultur erakundearen berripaperari harpidetzen naiz ere.

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]