Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Gaia: Kantua
Euskal kantuaren intonazio berezia

Euskal kantuaren intonazio berezia

Urtarrilaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, Agustin Mendizabal etnomusikologoak mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Euskal kantuaren intonazio berezia izanen du aipagai, Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Gehiago irakurri

"Laida pilota" sorkuntzaren aurkezpena Hazparnen

"Laida pilota" sorkuntzaren aurkezpena Hazparnen

2018ko irailaren 15ean, Lilia elkarteak kantuak, dantzak eta bertsuak uztartzen dituen "Laida pilota" ikusgarria aurkeztuko du Hazparneko Mendeala gelan. Pier Paul Berzaitz-en sorkuntza honek pilota eta pilotarien mundua goraipatzen ditu, 7 historien bidez. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Errobiko Festibala 2018

Errobiko Festibala 2018

2018/07/14

2018ko uztailaren 19tik 22ra, Ezkandrai elkarteak 23. Errobiko Festibala antolatuko du Itsasun. Populuen kantuak ardatz harturik, lau egunez, edizio berri honek Euskal Herriko eta kanpoko hainbat artisten emanaldiez gozatzeko parada eskainiko du. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Laida pilota" sorkuntzaren aurkezpena Donapaleun

"Laida pilota" sorkuntzaren aurkezpena Donapaleun

2018ko ekainaren 30ean, Lilia elkarteak kantuak, dantzak eta bertsuak uztartuko dituen "Laida pilota" ikusgarria aurkeztuko du Donapaleuko Airetik gelan. Pier Paul Berzaitz-en sorkuntza honek pilota eta pilotarien mundua goraipatzen ditu, 7 historien bidez. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Agur eta ohore Joxean

Agur eta ohore Joxean

Joxean Artze poeta Gipuzkoarra 2018ko urtarrilaren 12an zendu da Usurbilen. Besteak beste, euskal kantu anitzen letragilea izan da. Aipatzekoa da adibidez, Txoria Txori (Hegoak) abesti ospetsuaren hitzak bereak direla. Entzun 2016ko martxoaren 4an, Pantxoa Etchegoin Euskal kultur erakundeko zuzendariarekin grabatu elkarrizketa.

Gehiago irakurri

"Dantz’Haka" ikusgarria Barkoxen

"Dantz’Haka" ikusgarria Barkoxen

2017ko uztailaren 8an eta agorrilaren 4an, 21:30etan, Etxahun elkarteak "Dantz'Haka" ikusgarria antolatuko du Barkoxen. Sorkuntza honen xedea luzaz bizkar egon diren kirola eta kultura juntatzea da.  Besteak beste, 50 antzerkilari eta 10 bat musikari ariko dira, dantza, kantua, antzerkia, argi jokoak edo bideoa uztartuko dituen ikusgarri honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Lapurdiko Haur Kantu Xapelketa - Izenen emateko momentua da !

Lapurdiko Haur Kantu Xapelketa - Izenen emateko momentua da !

2017/02/19

Bi urteetarik iragaiten den Haur Kantu Xapelketa berriztatzen da 2017an ere. Udaberri honetan, kanporaketak antolatuak izanen dira iparraldeko probintzia bakoitzean. Lapurdikoa maiatzaren 21ean iraganen da. Izenak 2017ko martxoaren 5a aitzin eman behar dira.

Gehiago irakurri

"Otsail Ostegunak" zikloa Donapaleun

"Otsail Ostegunak" zikloa Donapaleun

2017ko otsailaren 2tik 23ra, Zabalik elkarteak antolatu Otsail Ostegunak mintzaldi zikloaren edizio berri bat iraganen da Donapaleun. Otsaileko ostegun arrats guziz beraz, hainbat gai jorratuko dituzte euskaraz, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu hitzaldi horietan.

Gehiago irakurri

Aire Ahizpak Kaperan a Kapela

Aire Ahizpak Kaperan a Kapela

2015/09/24

2015eko urriaren 3an, Aire Ahizpek kontzertu bat eskainiko dute Hendaiako Abbadia Behatoki Jauregian. Hendaiako Hiriak, Euskal kultur erakundeak eta Hendaye Tourisme elkarteak antolatu kontzertu hau Kaperan a Kapela zikloaren barnean kokatzen da. Tokiak aitzinetik erreserbatzea aholkatua da.

Gehiago irakurri

Haur Kantu Xapelketa 2015 - Izenak emateko garaia da !

Haur Kantu Xapelketa 2015 - Izenak emateko garaia da !

2015/02/17

Bi urtetarik egiten den Haur Kantu Xapelketaren edizio berri bat izanen da aurten.  2015eko udaberrian, finalerdiak antolatuak izanen dira iparraldeko probintzia bakoitzean. Izenak oraidanik eman behar dira.

Gehiago irakurri

"Lo hadi " disko-liburua saristatua

"Lo hadi " disko-liburua saristatua

2014/11/23

Lo hadi disko-liburuak Frantziako Charles Cros Akademiaren 2014ko udazkeneko "bihozkada" saria eskuratu du "haurrendako diskoak" kategorian. Elkar eta Didier Jeunesse argitaletxeek atera disko-liburu elebidun honek, Euskal Herriko kantari eta musikari ezberdinen laguntzarekin grabaturiko 24 josteta eta sehaska kantu biltzen ditu. Euskal kultur erakundeak proiektua lagundu du.

Gehiago irakurri

Ahotsaren inguruko zikloa Urruñan

Ahotsaren inguruko zikloa Urruñan

2014/11/06

Udazken honetan, Urruñako Herriko Etxeak Ahotsaren inguruko ziklo berezi bat antolatzen du. Karia hortara, hainbat hitzordu proposatuak dira, hala nola Kalakan taldearen kontzertua edo Pantxoa Etchegoin-en mintzaldia. Bi erakusketa ikusgai izanen dira ere : Bilboko Emankor Sarearen "Azaletatik Sustraietara" eta Euskal kultur erakundearen "Kantuketan" ukipen-pantailak.

Gehiago irakurri

1914-1918ko euskal presoen grabaketak Alemaniatik Euskal Herrira

1914-1918ko euskal presoen grabaketak Alemaniatik Euskal Herrira

1915-1918 artean, Alemaniako preso-esparruetako presoak grabatu ditu Prusiako Komisio fonografikoak. Horietan 9 euskal preso. 2014an, I. Munduko Gerlaren mendeurrena ospatzen den unean, Euskal kultur erakundeak grabaketa hauen kopia numerikoa jaso du Berlingo Etnologia Museoaren  eta Humboldt Unibertsitatearen ganik.

Gehiago irakurri

Etchegoyhen ahizpen kontzertua Hendaian

Etchegoyhen ahizpen kontzertua Hendaian

2014/09/29

Urriaren 4an, 19:00etatik goiti, Etchegoyhen ahizpek kontzertu bat eskainiko dute Hendaiako Abbadia Behatoki Gazteluaren kaperan. Sohütar bikoteak, xiberutar kantuak eskainiko ditu a kapela. Kontzertua, Euskal kultur erakundeak eta Hendaiako Herriko Etxeak antolatu Kaperan A Kapela zikloaren barnean kokatzen da.

Gehiago irakurri

"Izar Gaiak" koru berria kantari bila

"Izar Gaiak" koru berria kantari bila

2014/09/29

Gazteei zuzendu Izar Gaiak koru berriak kantari eta musikariak bilatzen ditu. Errepikak Uztaritzen iraganen dira ostiral guziz 17:30etatik 19:30etara. Izenak oraidanik eman behar dira.

Gehiago irakurri

Gazte koru misto baten sortzea Haiz'Egoa elkartearen baitan

Gazte koru misto baten sortzea Haiz'Egoa elkartearen baitan

2014/09/15

Baionako Haiz'Egoa abesbatzak gazte koru misto bat sortzeko asmoa du. Maialen Errotabehere kantaria izanen da koru berri horren zuzendaria. Interesatu guziek beren izenak lehenbailehen eman behar dituzte.

Gehiago irakurri

"Roger Idiart, gurekin" ikusgarria Azkainen

"Roger Idiart, gurekin" ikusgarria Azkainen

2014ko agorrilaren 8 eta 9an, Roger Idiart, gurekin ikusgarria preziatzen ahalko da Azkainen. 140 bat artista elkartuko dira, euskal kulturaren ezinbesteko pertsonaia horren omentzeko. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

 Felipe Oyhamburu aipagai "Txirrita" emankizunean

Felipe Oyhamburu aipagai "Txirrita" emankizunean

2013/01/03

2013ko urtarrilaren 13an, 11:30etan, France 3 Aquitaine telebista kateko Txirrita emankizunean, Felipe Oyhamburu ukanen dute aipagai. Allande Boutin-ek aurkeztuko du aurten 92 urte beteko dituen pertsonaia horren inguruko erreportaia.

Gehiago irakurri

Antzerki parte-hartzailearen inguruko bilkura Hendaian

Antzerki parte-hartzailearen inguruko bilkura Hendaian

2012ko urriaren 20an, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak, Agerre Teatroa konpainiak eta Imuntzo eta Beloki musikariek Zu ere On Kixote? euskarazko antzezlana eskainiko dute Mendi Zolan kulturgunean.  Hendaiako elkarteak eta artistak parte hartzera deituak dira. Karia hortara, informazio bilkura bat antolatua da Mendi Zolan kulturgunean, irailaren 25ean, 18:30ean.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]