Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Gaia: Euskal kultura
Herri Urrats 2019

Herri Urrats 2019

2019ko maiatzaren 12an, Herri Urratsen 36. edizioa iraganen da Senperen, "LK" lemapean. Besta egiteko eta dirua biltzeko parada emateaz gain, aurten ere ipar Euskal Herriko ikastolen elgarretaratze nagusia irakasle postu gehiago aldarrikatzeko momentua izanen da Seaska-rentzat.

Gehiago irakurri

Baigorriko Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna

Baigorriko Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna

Urte guziz bezala, Basaizea elkarteak Baigorriko kulturaldia antolatu du apiril honetan ere. Tokiko elkarte dinamikan oinarrituz, kultur egitarau honek lehentasuna eman die euskarazko edo euskal kulturarekin zerikusia duten ekimenei. Aurten antolatuak izan diren ekitaldien artean, "Haurra" izeneko zine-kontzertua aipa daiteke, 28an ospatuko den Nafarroaren Eguna ahantzi gabe.

Gehiago irakurri

"Iparraldea Bertan!" zikloaren 18. edizioa Donostian

"Iparraldea Bertan!" zikloaren 18. edizioa Donostian

2019ko martxoaren 7, 14, 21 eta 28an, "Iparraldea Bertan!" zikloaren 18. edizioa ospatuko da Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Euskal kultur erakundeak proposatu ekitaldien artean, Mattin Lerissa eta Jon Itçaina-ren kontzertuak, "Caubet gogoan" ikusgarria, eta "Oroitzen naizeno" irakurketa musikatua.

Gehiago irakurri

"Euskal kulturaren eguna" Baionako Arteen Erdigunean

"Euskal kulturaren eguna" Baionako Arteen Erdigunean

Zazpigarren urtearentzat, Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak "Euskal kulturaren eguna" antolatzen dute Herri Soinu elkartearen partaidetzarekin. Aurten, Mixel Ducau eta Juan Mari Beltran musikariak gomitatu dituzte. Hitzordua  martxoaren 23an finkatua da, 9:00etan Baionako Arteen Erdigunean. 

Gehiago irakurri

Mintzalasai 2018

Mintzalasai 2018

Irail guzian, Mintzalasai festibalaren 7. edizioa ospatuko da Baionan, Angelun eta Biarritzen. Tailerrak, bisitak, ikusgarriak, ate irekitzeak, besta... Hogeita hamar egunez, bertako elkarteek ekitaldi andana bat antolatuko dituzte euskararen erabilera ardatzat hartuz. Euskal kultur erakundea ere partaide da.

Gehiago irakurri

Kultura ohituren inkesta Euskal Herrian

Kultura ohituren inkesta Euskal Herrian

Eusko Jaurlaritzak galdeturik, eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, SIADECO lantegiak herritarren kultura ohiturei buruzko inkesta eginen du Ipar Euskal Herrian ere. Euskal Herri mailako inkesta honek, guti gora behera 5 astez iraunen du irailaren 17tik goiti hasirik. Inkestagileek telefonoz galdezkatuko dituzte herritarrak.

Gehiago irakurri

Nafarroaren Eguna 2018

Nafarroaren Eguna 2018

2018ko apirilaren 29an, Nafarroaren Egunaren 40. edizioa ospatuko da Baigorrin. Urtebetetze berezi horren ospatzeko, Basaizea elkarteak hitzordu ezberdinak antolatu ditu. Apirilaren 28an adibidez, "Bestofaldia" izeneko musikaldia izanen da elizan, hainbat kantari eta musikariren parte hartzearekin.

Gehiago irakurri

Bi Harriz Lau Xori 2018

Bi Harriz Lau Xori 2018

2018ko martxoaren 20tik 24ra, Biarritz Culture-k "Bi Harriz Lau Xori" festibalaren edizio berri bat antolatzen du Biarritzen. Euskal kulturaren aniztasuna ezagutarazi nahiz, hainbat ekitaldi proposatuak izanen dira. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Euskal kulturaren egunaren edizio berri bat Baionan

Euskal kulturaren egunaren edizio berri bat Baionan

2018ko martxoaren 17an, Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak euskal kulturari buruzko egun berri bat antolatzen dute, Herri Soinu elkartearen eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren partaidetzarekin. Karia hortara, hainbat ekitaldi antolatuak dira kontserbatorioko irakasleei eta publiko zabalari zuzenduak. Euskal kultur erakundearen "Soka" erakusketa bisitatzeko parada izanen da ere.

Gehiago irakurri

Mintzalasai 2017

Mintzalasai 2017

Irail guzian, Mintzalasai egunen 6. edizioa ospatuko da Baionan, Angelun eta Biarritzen. Tailerrak, bisitak, ikusgarriak, ate irekitzeak, besta... Sei astez, bertako elkarteek ekitaldi parrasta bat antolatuko dituzte euskararen erabilera ardatzat hartuz. Euskal kultur erakundea ere partaide da.

Gehiago irakurri

"Iparraldea Bertan !" zikloaren 16. edizioa Donostian

"Iparraldea Bertan !" zikloaren 16. edizioa Donostian

Martxoaren 9, 16, 23 eta 30ean, Iparraldea Bertan! zikloaren 16. edizioa iraganen da Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Euskal kultur erakundeak proposatu ekitaldien artean, Peio Ospital eta Maialen-en kontzertuak, "Etxea eta etxekoak" irakurketa musikatua eta "Haien gaztaroan, iragana agerian" dokumentala.

Gehiago irakurri

Durangoko Azoka Iparraldeari begira

Durangoko Azoka Iparraldeari begira

2016ko abenduaren 2tik 6ra, Durangoko Azokak bere 51. edizioa ospatuko du Bizkaitar hiriko Landako gunean. Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzaren 10. urtemugaren karietara, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak argiago agertuko dira aurten.

Gehiago irakurri

Iparra Galdu Gabe 2016

Iparra Galdu Gabe 2016

2016ko urriaren 26tik azaroaren 20a arte, Getxoko Herriko Etxeak eta Euskal kultur erakundeak Iparra Galdu Gabe zikloaren edizio berri bat antolatzen dute Getxon. Ziklo hau bi urtez behin egiten da eta bere helburua da Ipar Euskal Herria Getxon ezagutzera emateko jarduerak antolatzea. Aurtengo edizioaren programazio osoa sarean da.

Gehiago irakurri

"Esperantza" ikusgarriaren aurkezpena Bunuzen

"Esperantza" ikusgarriaren aurkezpena Bunuzen

2016/08/17

"Esperantza, zuhaitzen itzala maite duen itsasontzia" kultura anitzeko sorkuntza artistikoa, euskaraz (agorrilaren 28an) eta frantsesez (agorrilaren 26 eta 27an) emana izanen da Bunuzen antolatuak diren Inxausetako Topaketen karietara. Artista andana bat bilduko dira Koldo Amestoy kontalariaren, Asisko Urmeneta marrazkilariaren eta Jean Luc Berho Supastera elkarteko lehendakariaren artean idatzia izan den ixtorio honen inguruan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Baigorriko Kulturaldia 2016

Baigorriko Kulturaldia 2016

Apiril guziz bezala, Baigorriko Basaizea elkarteak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu aurten ere. Karia hortara, Izaiteko libre - Manex Pagolaren oihartzunak izeneko musikaldia iraganen da apirilaren 23an eta Nafarroaren Eguna apirilaren 24an.

Gehiago irakurri

Bilketa, atari berri bat euskal funtsentzat

Bilketa, atari berri bat euskal funtsentzat

Bilketa izeneko euskal funtsen web atari berria sarean da. Baionako Hiriak garatu webgune berri honek Euskal Herriari buruz edota euskaraz diren dokumentu andana bat biltzen ditu. Euskal kultur erakundeak modu ezberdinez bat egin du egitasmoarekin, hala nola bitartekari lana eginez publiko zabalari buruz edo euskal kulturari buruzko formakuntza saioak antolatuz profesionalentzat. Atariaren edukian ere zuzenki parte hartu du.

Gehiago irakurri

Xarnegu Eguna 2015

Xarnegu Eguna 2015

Xarnegu Egunaren 11. edizioa apirilaren 29tik maiatzaren 3ra iraganen da Bidaxune aldeko zazpi herrietan. Egitarau aberatsaren barnean, besteak beste argazki lehiaketa bat, erakusketak, tailerrak, ikusgarriak, eztabaidak eta kontzertuak izanen dira. Maiatzaren 2an adibidez, Euskal Herriko Koldo Amestoy eta Biarnoko Serge Mauhourat ipuin kondalarien arteko topaketa bat antolatua da Erangon. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Euskal kulturaren ohorezko saria Daniel Landart-entzat

Euskal kulturaren ohorezko saria Daniel Landart-entzat

Abenduaren 18an, ostegunez, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Hiriak Euskal kulturaren ohorezko saria eman diote Daniel Landart-i. Donoztiritar idazle ospetsuarekin batera, Lontxi Amado Borthayre saristatua izan da Euskal Herriko eta Kataluniako hizkuntza politikei buruzko bere tesiarentzat. Bideo-dokumental hoberenaren saria aldiz, Gipuzkoako lau zinegilei eskainia izan zaie.

Gehiago irakurri

Xalbador Eguna Urepelen

Xalbador Eguna Urepelen

2014ko urriaren 18 eta 19an Xalbador Eguna ospatuko da Urepelen. Kantaldia, mahain-ingurua, bertsu saioa... Deiadar elkarteak eta Euskaltzaindiak egitarau aberatsa apailatu dute. Aurten gainera, omenaldi berezia eginen zaio Pierre Bordazarre "Etxahun Iruri" idazle, kantu eta pastoral egileari.

Gehiago irakurri

Baxe Nafarroako Euskararen Urtaroa

Baxe Nafarroako Euskararen Urtaroa

Baxe Nafarroako Euskararen Urtaroaren hirugarren edizioa urriaren 19a arte iragaiten ari da. Filmak, antzerkiak, kantuak, bertsuak, dantza, mintzaldiak...  Tokiko elkarte, elkargo eta hainbat partaideri esker, ekitaldi andana bat antolatuak dira lurralde osoan. Euskal kultur erakundea ere partaide da.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Emaila

 Euskal kultur erakundearen berripaperari harpidetzen naiz ere.

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]