Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Gaia: Kultura trukaketa
Nafarroako arteen merkatuaren bigarren edizioa Iruñean

Nafarroako arteen merkatuaren bigarren edizioa Iruñean

"948 merkatua" deitu Nafarroako arteen merkatuaren bigarren edizioa Iruñean eginen da 2018ko azaroaren 21, 22 eta 23an. Kulturaren sektoreko feria profesional honek artista eta profesionalak bildu eta diziplina anitzeko proposamen artistikoak programatuko ditu. Bertan parte hartu nahi duten Akitania Berriko eta ipar Euskal Herriko kultura eragileek izenak oraindanik eman ditzakete. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Nafarroako arteen merkatuaren lehen edizioa Iruñean

Nafarroako arteen merkatuaren lehen edizioa Iruñean

"948 merkatua" deitu Nafarroako arteen merkatuaren lehen edizioa Iruñean eginen da 2017ko azaroaren 15 eta 16an. Kulturaren sektoreko feria profesional honek 400 artista eta profesional baino gehiago bildu eta diziplina anitzeko 70 proposamen artistiko baino gehiago programatuko ditu. Bertan parte hartu nahi duten Akitania Berriko eta ipar Euskal Herriko kultura eragileek izenak oraindanik eman ditzakete. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Xarnegu Eguna 2017

Xarnegu Eguna 2017

2017ko apirilaren 28tik maiatzaren 7a arte, Xarnegu Egunaren 13. edizioa ospatuko da Bidaxunerriko zazpi herrietan. Erakusketak, ikusgarriak, mintzaldiak, kontzertuak, tailerrak... Denetarik izanen da kulturen, estiloen, hizkuntzen eta belaunaldien nahasketa aldarrikatzen duen jaialdi honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Aquitaine.eus egitasmoaren webgunea sarean

Aquitaine.eus egitasmoaren webgunea sarean

Eusko Jaurlaritzak eta Akitania Berria-k osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, baita ere Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal kultur erakundea-k 2016ko martxoan abiarazi zuten Aquitaine.eus egitasmoa. Hemendik aitzina horren aktualitatea www.aquitaine.eus webgunean segi daiteke.

Gehiago irakurri

Iparra Galdu Gabe 2016

Iparra Galdu Gabe 2016

2016ko urriaren 26tik azaroaren 20a arte, Getxoko Herriko Etxeak eta Euskal kultur erakundeak Iparra Galdu Gabe zikloaren edizio berri bat antolatzen dute Getxon. Ziklo hau bi urtez behin egiten da eta bere helburua da Ipar Euskal Herria Getxon ezagutzera emateko jarduerak antolatzea. Aurtengo edizioaren programazio osoa sarean da.

Gehiago irakurri

Aquitaine.eus: mugaz gaindiko elkarlanerako kultur egitasmo berria

Aquitaine.eus: mugaz gaindiko elkarlanerako kultur egitasmo berria

Eusko Jaurlaritzak eta Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes Eskualdeak osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Kultur Erakundeak sinatu berri duten lankidetza hitzarmena aurkeztua izan da martxoaren 1ean. Sinatzaileak lankidetzan ariko dira bi norabidetan: batetik, Ipar eta Hegoaldeko euskal kultur sortzaileen lanak Akitaniako diziplina ezberdinetako jaialdi eta ekitaldietan erakutsiko dituzte; bestetik, Akitaniako eta Euskadiko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatuko dituzte.

Gehiago irakurri

Xarnegu Eguna 2015

Xarnegu Eguna 2015

Xarnegu Egunaren 11. edizioa apirilaren 29tik maiatzaren 3ra iraganen da Bidaxune aldeko zazpi herrietan. Egitarau aberatsaren barnean, besteak beste argazki lehiaketa bat, erakusketak, tailerrak, ikusgarriak, eztabaidak eta kontzertuak izanen dira. Maiatzaren 2an adibidez, Euskal Herriko Koldo Amestoy eta Biarnoko Serge Mauhourat ipuin kondalarien arteko topaketa bat antolatua da Erangon. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Eusko-Diaspora: euskal uhartediak elkarri lotzen

Eusko-Diaspora: euskal uhartediak elkarri lotzen

Egitura sozio ekonomikoak haien artean edota euskal herriko jende arruntak zortzigarren probintziaz (diaspora) hurbilaraztea helburua duen harreman sortze, topaketa eta trukaketa plataforma da Eusko-diaspora. Proiektu horrek eragile ezberdinen arteko harremanak errextu nahi ditu eta haien artean sortuko liratekeen iniziatibak sustengatu nahi ditu : empresa, unibertsitate, ikasle, elkarte, norbanako... Iparraldeko Eusko Ikaskuntzak abiarazia du webgunea.

Gehiago irakurri

Xarnegu Eguna 2014

Xarnegu Eguna 2014

Apirilaren 29tik maiatzaren 3a arte, Xarnegu Egunaren 10. edizioa ospatuko da Bardoze eta inguruko herrietan. Zernahi ekitaldi mota antolatuak dira, horien artean Euskal kultur erakundeak ekoiztu Oskar Alegria-ren Hitzenea erakusketa.

Gehiago irakurri

Euskal kultura Italiako Modenako liburu azokan

Euskal kultura Italiako Modenako liburu azokan

Euskal kultura eta batez ere euskarazko literatura Modenako liburu azokako gomita berezia izanen da otsailaren 22tik 23ra. Itxaro Borda idazlea eta Pantxoa Etchegoin EKE-ko zuzendaria hizlari gisa arituko dira karia hortara.

Gehiago irakurri

Mursego eta Barbarossa taldeen kontzertua Saran

Mursego eta Barbarossa taldeen kontzertua Saran

Otsailaren 16an, igande arratsaldeko 17:00etan, Usopop elkarteak kontzertu berezi batera gomitatzen gaitu. Sarako Santa Katalina kaperan, ezohiko bi musika talde preziatzen ahalko dira: Londresetik etorriko den Barbarossa eta bere hirugarren diskoa lehen adikotz ipar Euskal Herrian aurkeztuko duen Mursego eibartarra.

Gehiago irakurri

"KILT" egitasmoaren abiatzea

"KILT" egitasmoaren abiatzea

KILT izeneko nazio anitzeko proiektu baten esparruan elkartu dira Euskal Kultur Erakundea eta Etxarriko AFMR Formakuntza Garapen elkartea. Haiekin batera arituko dira lanean partaide katalan, eskoziar, italiar eta eslovakiarrak. Proiektuaren helburua kulturaz eta hizkuntzaz jabetzeko tresnak sortzea da, gizarte lanaren esparruan lagundua den pertsonarekiko harremana errazteko.

Gehiago irakurri

Akitania-Euskadi 2013ko proiektu-deialdia

Akitania-Euskadi 2013ko proiektu-deialdia

Aurtengo aurrekontu orokorra 900.000 eurokoa da. Deialdiak kultur arloa hunkitzen du ere eta aurten bereziki gazte sortzaileak bultzatu nahi ditu. Hautagaitzarako txostenak interneten bidez soilik bete behar dira, 2013ko uztailaren 16a aitzin.

Gehiago irakurri

Iparraldea Bertan ! zikloaren 12. edizioa Donostian

Iparraldea Bertan ! zikloaren 12. edizioa Donostian

Apirilaren 3tik 24ra, Iparraldea Bertan ! zikloaren 12. edizioa iraganen da Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Euskal kultur erakundeak proposatu ekitaldien artean, Holako taldearen emanaldia, Iparraldea nola ikusten dugun deitu mahain ingurua, kontzertu bat Xiberoko kantariekin eta Emak Bakia filmaren proiekzioa aipa daitezke.

Gehiago irakurri

Astebeteko kultura topaketak, lau haizetara

Astebeteko kultura topaketak, lau haizetara

Martxoaren 15etik 24era, Lapurdin eta Zuberoan, euskal kulturaren eta munduko beste kulturen arteko topaketak nagusi izanen dira ikusle kuriosen zorionerako. Izan ere aurten gai hori jorratzen duten hiru festibala - Martxoko Etiopikoak, Bi Harriz Lau Xori eta Xiru festibalak -  aste berean iraganen dira.

Gehiago irakurri

Lurralde-arteko hizkuntzen eta kulturen topaketak Akitanian

Lurralde-arteko hizkuntzen eta kulturen topaketak Akitanian

Lurralde-arteko hizkuntzen eta kulturen XXII. topaketak azaroaren 29tik abenduaren 1era iraganen dira Bordelen, Baionan eta Pauen. Azaroaren 30eko eguna, "Hizkuntza politika Iparraldean" lemapean iraganen da Baionan. Karia hortara, hitzartze ezberdinak izanen dira, Euskal Museoaren bisita bat, bai eta euskal kulturaren inguruko animazio batzu ere.

Gehiago irakurri

Kultura-lankidetzarako proiektuak aipagai

Kultura-lankidetzarako proiektuak aipagai

Dantza Hirian Jaialdiak, ADDE elkartearekin batera (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea), mahai-inguru bat antolatuko du kultura-lankidetzarako proiektuen inguruan irailaren 22an, 11:00etan Baionako euskal museoan.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]