Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Gaia: Margolaritza
Feillet ahizpen hobeki ezagutzeko bi mintzaldi Baionan

Feillet ahizpen hobeki ezagutzeko bi mintzaldi Baionan

2018ko azaroaren 20 eta 27an, bi mintzaldi antolatuak dira Blanche eta Hélène Feillet emazte margolari aitzindarien obra hobeki ezagutzeko. Azaroaren 20an Florence Calame-Levert frantses ikerlaria eta 27an Maria José Aranzasti euskal historialaria mintzatuko dira. Ziklo hau Euskal kultur erakundeak, Bilketa sareak eta Baionako Mediatekak antolatzen dute.

Gehiago irakurri

"Projection Basque" artista egonaldi artistikoa Errenterian

"Projection Basque" artista egonaldi artistikoa Errenterian

Aste honetan artista egonaldi berezi bat iragaiten ari da Errenteriako Niessen aretoan. Patxi Laskarai-ren argazkietan oinarrituz, Las Hermanas Caronni musika bikoteak, Benjamin Colin perkusio-jole eta olerkari soinudunak eta Kukai Dantza konpainiako Marxel Rodriguez dantzariak, dantza, argazkia, margoa eta musika uztartuko dituen sorkuntza bat lantzen dute elkarrekin. Martxoaren 8an, lan horren aurkezpen publikoa eginen dute, 19:00etan.

Gehiago irakurri

Patxi Laskarai-ren argazkietan oinarritu artista egonaldia Cenon herrian

Patxi Laskarai-ren argazkietan oinarritu artista egonaldia Cenon herrian

2018ko urtarrilaren 22tik 26a arte, artista egonaldi berezi bat iraganen da Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer aretoan. Patxi Laskarai-ren argazkietan oinarrituz, Las Hermanas Caronni musika bikoteak, Benjamin Colin perkusio-jole eta olerkari soinudunak eta Kukai Dantza konpainiako Marxel Rodriguez dantzariak, dantza, argazkia, margoa eta musika uztartuko dituen sorkuntza bat landuko dute elkarrekin. Lehen emanaldia tokian berean eskainiko dute urtarrilaren 26an. Berantago Euskal Herrian ikusteko parada izanen da ere.

Gehiago irakurri

"Ramiro Arrue" erakusketaren bisita gidatua euskaraz

"Ramiro Arrue" erakusketaren bisita gidatua euskaraz

2017ko irailaren 17an, "Ramiro Arrue" erakusketaren euskarazko bisita gidatu bat antolatua da Biarritzeko Bellevue Kasinoan. Céline Mirhail-Arrosagaray margolaria eta Sustrai Colina eta Odei Barroso bertsulariak hor izanen dira euskal margolari ospetsuaren obrei buruzko komentarioen egiteko. 

Gehiago irakurri

"In Varietate Concordia" erakusketa Biarritzen

"In Varietate Concordia" erakusketa Biarritzen

2017ko martxoaren 31tik apirilaren 29a arte, Marga Berra Zubieta grafistaren "In Varietate Concordia" erakusketa ikusgai izanen da Biarritzeko Mediatekan.  Erakusketa hau homofoniarekin jostatzeko eta hizkuntzen mugak gainditzeko proposamen bat da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Denis Leroy artista baionesa Lurramaren 10. edizioan

Denis Leroy artista baionesa Lurramaren 10. edizioan

2015/10/30

Lurrama, laborantza herrikoiaren hitzordu nagusiaren hamargarren edizioa ospatuko da aurten. Karia hortara, azaroaren 6, 7 eta 8an hainbat animazio antolatuak izanen dira Biarritzeko Irati aretoan. Horien artean, Denis Leroy artista baionesaren sorkuntza bat, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatua dena.

Gehiago irakurri

Irakur ! zikloa 2015

Irakur ! zikloa 2015

Zazpigarren urtez jarraian, urrian zehar Baionako mediatekak euskara eta euskarazko ekoizpenak agerian ezartzen ditu, ekitaldi desberdinez osatu Irakur ! zikloa antolatuz. Erakusketa, topaketak, ikusgarriak, tailerrak, ttipientzat zein handientzat. Ekitaldi guziak urririk izanen dira. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Dinamika kolektiboa begibistatik galdu behar ez den gauza da"

"Dinamika kolektiboa begibistatik galdu behar ez den gauza da"

2015/07/04

Josette Dacosta (1944, Bordele) margolaria da. Franko bakartia, ez du inguruko jendarteari lotzen duen hura ahanzten, subliminala ala engaiatua izan. Nahiko herabea, Itzal Aktiboaren ateak zabaldu ditu: 2004tik honat Donibane Garazin finkatua den elkarteak, hirugarren aldiz antolatu du izen bereko saria, Euskal Herriko artista garaikideak sustatzea xede izanki.

Gehiago irakurri

''Ez dut sekula aurkituko margolaritzaren gakoa. Ez nahi ere''

''Ez dut sekula aurkituko margolaritzaren gakoa. Ez nahi ere''

2013/08/28

Mikel Dalbret (1941, Sousse, Tunisia) artistak dena utzi zuen margolari izateko. Bere begirada zorrotzaz marrazten du mundua, askatasunaren pintzelaz, kolorea bere barrenetik hartuz. Agorrilaren 30etik irailaren 23a arte, EKE-ren laguntzaz, Senpereko Larraldean aurkezten ditu azken margolanak.

Gehiago irakurri

Marrazki eta margo lehiaketa Biarritzen

Marrazki eta margo lehiaketa Biarritzen

Biarritzeko Azokako saltzaileen elkarteak Euskal Herri guziko artistei ireki marrazki eta margo lehiaketa bat antolatzen du. Aukeztuko diren obrek, "Biarritzeko Azokako auzoa, maite zaitut" gaiaren inguruan izan beharko dute.  2012ko abenduaren 1eko helarazi behar dira.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]