Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Gaia: Maskaradak
2019ko maskarada, Urdiñarbetik Muskildiraino

2019ko maskarada, Urdiñarbetik Muskildiraino

2019/01/15

2019ko Xiberoko maskaradak, Urdiñarbeko gazteek ematen dituzte. Urtarriletik apiril arte, hamasei agerraldi izanen dira denetan. Lehena urtarrilaren 6an iragan da Urdiñarben eta azkena apirilaren 21ean izanen da herri berean. Bi emanaldi horien artean, Xiberoko beste hainbat herritan ibiliko dira.

Gehiago irakurri

2018ko maskarada, Muskilditik Larrainera

2018ko maskarada, Muskilditik Larrainera

2018ko Xiberoko maskaradak, Muskildiko gazteek ematen dituzte. Urtarriletik apiril arte, hamasei agerraldi izanen dira denetan. Lehena urtarrilaren 7an iragan da Muskildin eta azkena apirilaren 22an herri berean. Bi emanaldi horien artean, Xiberoko beste hainbat herritan ibiltzen ari dira.

Gehiago irakurri

2017ko maskarada Ezpeizetik Ürrüstoira

2017ko maskarada Ezpeizetik Ürrüstoira

2017ko Xiberoko maskaradak, Pettarra eskualdeko 6 herritako gazteek emanen dituzte. Urtarriletik apiril arte, hamabost bat agerraldi izanen dira denetan. Lehena urtarrilaren 22an iraganen da Ezpeizen eta azkena apirilaren 30ean Ürrüstoi-en. Bi emanaldi horien artean, Xiberuko beste hainbat herritan ibiliko dira.

Gehiago irakurri

Maskaraden garaia, Sohütatik Hokira

Maskaraden garaia, Sohütatik Hokira

2016/01/12

2016ko maskaradak, Sohüta-Hokiko gazteek ematen dituzte. Urtarriletik apiril arte, hamahiru agerraldi izanen dira denetan. Lehena urtarrilaren 17an iraganen da Sohütan eta azkena apirilaren 10ean Hokin. Bi emanaldi horien artean, usaian bezala, Xiberuko beste hainbat herritan ibiliko dira.

Gehiago irakurri

Euskal kulturaren 4. eguna Baionako kontserbatorioan

Euskal kulturaren 4. eguna Baionako kontserbatorioan

2016ko urtarrilaren 20an, asteazkenez, Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak euskal kulturari buruzko egun berezi bat antolatuko dute kontserbatorioan berean. Euskarazko antzerkia izanen da aipagai aurten eta bereziki pastorala (maskarada eta inauteriak ahantzi gabe). Izan ere, asmoa lukete kontserbatorioan euskal antzerkiaren inguruko kurtsoak eskaintzea ondoko urteetan.

Gehiago irakurri

Maskaraden garaia, Idauze-Menditik Barkoxeraino

Maskaraden garaia, Idauze-Menditik Barkoxeraino

Aurtengo maskaradak, Idauze-Mendiko gazteek ematen dituzte. Urtarriletik apiril arte, hamahiru agerraldi izanen dira denetan. Lehena urtarrilaren 18an iragan da Idauze-Mendin. Azkena ere, herri berean izanen da, apirilaren 19an. Bi emanaldi horien artean, Xiberuko beste hainbat herritan ibiliko dira.

Gehiago irakurri

Zuberoako maskarada Baionan

Zuberoako maskarada Baionan

2014/08/23

Bilboko Gaztedi dantza taldeko kideek maskarada emanen dute Baiona ttipian agorrilaren 30ean. Ekainaren 28an Zalgizen erakutsi zuten. 11:00etan hasiko dira barrikadak eta 16:00etan emanaldia.

Gehiago irakurri

2014ko maskaraden garaia, Zalgizetik Irurira

2014ko maskaraden garaia, Zalgizetik Irurira

Aurtengo maskaradak, Zalgize eta Iruriko gazteek emanen dituzte otsailetik maiatza arte. Hamalau agerraldi izanen dira denetan. Lehena otsailaren 2an Zalgizen iraganen da eta azkena maiatzaren 10eko asteburuan Irurin. Bi emanaldi horien artean, Xiberuko beste hamabi herritan ibiliko da.

Gehiago irakurri

Maskaradak eta buhameak

Maskaradak eta buhameak

Hebentik kolektiboak berriki argitaratu duen webguneak maskaraden jatorria eta ezaugarriak beste molde batez ezagutzera eramaten gaitu, Europako testuinguruan kokatuz eta Euskal Herriko tzigagonen historia gidatzat hartuz.

Gehiago irakurri

''Maskaradak Euskal Herri osoaren errituak dira''

''Maskaradak Euskal Herri osoaren errituak dira''

Eric Dicharry (1969, Baiona, Lapurdi) osotasun batean bizi da: ikerle eta artista, gustura lerratzen da batetik bertzera. 1995ean hasi zen maskaraden aztertzen eta bizitzen, Xiberoan. Tesia atipiko batekin atera zen handik, berriki argitaratu dena, Du rite au rire (Erritutik irrira, L’Harmattan) izenburupean. Maskaraden berezitasuna eta unibertsaltasuna aipatu ditu hemen, bai eta zergatik ez dauden desagertzekotan azaldu.

Gehiago irakurri

Xiberoko maskaraden garaia

Xiberoko maskaraden garaia

Aurtengo maskaradak, Gamere-Zihigako gazteek emanen dituzte otsailetik maiatza arte. Hamaika agerraldi izanen dira denetan. Lehena otsailaren 10ean Zihigan iraganen da eta azkena maiatzaren 5ean Gameren. Bi emanaldi horien artean, Xiberuko beste bederatzi herritan ibiliko da.

Gehiago irakurri

Maskaradei buruzko liburu berri bat

Maskaradei buruzko liburu berri bat

2012/12/13

Eric Dicharry-ren doktorego tesia argitaratu berri du l'Harmattan argitaletxeak. Bertan, antropologo lapurtarrak Xiberoko hizkuntzaren, gizartearen eta kulturaren arteko harremanak aztertzen ditu maskaraden erritoan oinarrituz.

Gehiago irakurri

Gamere-Zihigako gazteek emanen dute 2013ko maskarada

Gamere-Zihigako gazteek emanen dute 2013ko maskarada

2013an, Gamere-Zihigako gazteek emanen dituzte maskaradak. Prestaketa lanak hasiak dira, Jean Pierre Errekalt eta Jean Louis Bidabe errejenteen ardurapean.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]