Euskal kultur erakundearen berriak
https://www.eke.eus/eu/albisteak
Gure aurtengo biltzarra Baionan iraganen da, heldu den apirilaren 13an
https://www.eke.eus/eu/albisteak/gure-aurtengo-biltzarra-baionan-iraganen-da-heldu-den-apirilaren-13an
Euskal kultur erakundearen aurtengo Biltzar nagusia apirilaren 13an iraganen da, 10.00etan, Baionako Technocité guneko entzundegian. Karia hortara 2023ko ekintzen bilduma eta konduak aurkeztuak izanen dira. Gure elkartekide guziak egituraren ibilmolde ona baldintzatzen duen biltzar garrantzitsu honetan parte hartzera gomitatuak dira.]]>No publisherEKE2024-03-17T07:05:00ZAlbistea"Ipar Euskal Herriko historia idazten ahal ote da?" galdera izanen da Sarako idazleen biltzarreko egun profesionaleko gai nagusia
https://www.eke.eus/eu/albisteak/ipar-euskal-herriko-historia-idazten-ahal-ote-da-sarako-idazleen-biltzarreko-egun-profesionalean-gai-nagusia
Euskal kultur erakundeak, Bilketa sareak, Sarako Biltzarrak eta Biblio64 Departamenduko liburutegiak irakurketa publikoaren eragileei zuzendu egun profesionala antolatuko dute Sarako idazleen Biltzarraren karietara. "Ipar Euskal Herriko historia idazten ahal ote da?" galdera ukanen du abianpuntu eta apirilaren 2an iraganen da, Saran.]]>No publisherLiteraturaEKE2024-03-11T13:40:00ZAlbisteaEuskararen erabilera indartu lurraldeko kultura ekitaldietan
https://www.eke.eus/eu/albisteak/euskararen-erabilera-indartu-lurraldeko-kultura-ekitaldietan
Euskal kultur erakundeak euskararen erabilera sustatzea bere egitasmoaren erdigunean emana du. Helburu horrekin, bere elkartekideak euskararen erabilera garatzen lagundu nahi ditu eta bereziki gure lurraldea biziarazten duten ekitaldi edo gertakarietan. Horretarako gaualdi zikloa bat antolatzen du 2024ko martxo-apirilean.]]>No publisherEuskaraEKE2024-02-29T16:20:00ZAlbisteaBilboko LORALDIA festibalaren 10. edizioko partaide da Euskal kultur erakundea
https://www.eke.eus/eu/albisteak/10-loraldia-festibala-eke-k-partaidetza-azkartzen-du-bilboko-elkartearekin
Euskal kulturaren erakusleihoa den Loraldia festibala 2024ko martxoaren 1etik 23ra iraganen da Bilbon. Euskal kultur erakundearen eta festibala antolatzen duen Loraldia kultur elkartearen artean garatua izan den partaidetzari esker, ipar Euskal Herriko artistek toki nabarmena ukanen dute hamargarren edizio honetako programazioan.]]>No publisherDantzaMusikaMugaz gaineko lankidetza2024-02-27T13:34:00ZAlbisteaElkartekideek eraman 134 egitasmo lagunduko ditugu 2024ko kultur egitasmoaren baitan
https://www.eke.eus/eu/albisteak/eke-2024-kultur-egitasmoa
Euskal kultur erakundearen 2024ko kultur egitasmoa bozkatua izan da otsailaren 3ko Administrazio kontseiluan. Gure 2023-2026 bide-orriak finkatu ildotik doa, transmisioaren gaia gure lehentasunen artean nabarmenduz. Bestalde gure elkartekideek eraman 134 proiektu sostengatuko ditugu alor desberdinetan.]]>No publisherEKEKultura politikak2024-02-12T23:30:00ZAlbisteaEuskal kultur erakundean kontsultagarri den ikus-entzunezko eta soinu memoria
https://www.eke.eus/eu/albisteak/euskal-kultur-erakundean-kontsultagarri-den-ikus-entzunezko-eta-soinu-memoria
Euskal kultur erakundearen egoitzan, Uztaritzen, entzun eta ikus daitezkeen euskal memoriari buruzko artxibo funtsak zerrendatzen ditu joan den abenduan Baionako euskal museoaren aldizkarian argitaratu den artikuluak. Hitzordua hartuz gero publikoari irekia den kontsultagune horren aipatzeko parada ematen digu.]]>No publisherEtnopoloaKontsultaguneaOndarea2024-02-03T06:55:00ZAlbisteaIparraldea Bertan zikloaren 23. edizioa
https://www.eke.eus/eu/albisteak/iparraldea-bertan-zikloaren-23-edizioa
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatu Iparraldea Bertan zikloa, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin eginen da. Otsailaren 28tik martxoaren 20ra, hitzaldi bat eta hiru kontzertu antolatuak izanen dira Koldo Mitxelena Kulturunearen Santa Teresa komentuko Ekitaldi Aretoan (Donostiako Alde Zaharrean). Ekitaldi guziak euskaraz izanen dira.]]>No publisherLiteraturaMusika2024-02-02T09:55:00ZAlbisteaKultur programazio anitza bultzatuko dugu aurten ere IBILKI egitarauaren baitan
https://www.eke.eus/eu/albisteak/kultur-programazio-anitza-ibilki-2024
Euskal kultur erakundeak Iparraldean animatzen duen Ibilki dispositiboa euskal ikusgarrigintzaren eta beste adierazpen artistikoen zabalpenaren zerbitzuko emana da, lurraldeko zonbait herriren partaidetzarekin. 2024ko programaren karietara, hainbat antzerki, dantza eta musika emanaldi aurreikusiak dira, Baionan, Ziburun, Urruñan, Senperen, Azkainen, Hendaian, Maulen eta Donibane Lohizunen.]]>No publisherAntzerkiaIbilkiDantzaMusika2024-01-10T23:25:00ZAlbisteaZINESKOLA: irakasleen egunak filmen aurre-proiekzio batekin
https://www.eke.eus/eu/albisteak/irakasleen-formakuntza-egunak-filmen-aurre-proiekzio-batekin
Aurten bi film hautatuak izan dira ZINESKOLA irudi heziketa dispositiboaren baitan: Yuku eta himalaiako lorea 1. eta 2. ziklokoei zuzendua (CE1a arte) eta Ainbo 2. eta 3. ziklokoei zuzendua (CE2-CM2). Ikasleendako emanaldiak Ipar Euskal Herriko lurraldeko zinegeletan 2024ko martxoa eta apirila artean iraganen dira.]]>No publisherZinemaZineskola2024-01-10T20:20:00ZAlbisteaSORMEN, Iparraldeko euskal kultur sorkuntzaren aldizkari numerikoa
https://www.eke.eus/eu/albisteak/sormen-iparraldeko-euskal-kultur-sorkuntzaren-agerkari-numerikoa
Ipar Euskal Herrian euskal kultura dinamizatzen eta arraberritzen laguntzen duten ekimenen nabarmentzeko, Euskal kultur erakundeak artikulu-hari berri bat sortu du eke.eus atarian. SORMEN multimedia kapsula horiek gure sare sozialetan eta gure hileko buletinean ere zabalduko dira.]]>No publisherEKEInformazioa eta sentsibilizazioa2024-01-04T14:40:00ZAlbisteaZineskola dispositiboa berriz bultzatzen dugu 2023-2024 ikasturtean
https://www.eke.eus/eu/albisteak/eke-k-zineskola-dispositiboa-berriz-bultzatzen-du-2023-2024-ikasturtean
Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta bere partaideek Zineskola euskarazko irudi heziketa dispositiboa berriz antolatzen dute 2023-2024 ikasturtean. Parte hartu nahi duten irakasleek 2023ko abenduaren 22a arte dute izena emateko.]]>No publisherZinema2023-12-10T23:25:00ZAlbisteaIparraldeko egiturak Durangoko Azokaren 58.edizioan
https://www.eke.eus/eu/albisteak/iparraldeko-egiturak-durangoko-azokaren-58-edizioan
Durangoko Azokaren 58. edizioa, 2023ko abenduaren 6tik 10era iraganen da. Ipar Euskal Herriko argitaletxeek, diskoetxeek edo/ta kultura elkarteek Durangoko Azokan parte hartzeko Euskal kultur erakundeko laguntza ukan dute aurten ere. EKE-k plantan eman jarraipen programari esker, beren presentzia garatzen eta iraunkortzen da eta bide batez, ipar Euskal Herriko euskal kulturari oihartzun gehiago ematen zaio hego Euskal Herrian.]]>No publisherDurangoko azoka2023-12-04T07:50:00ZAlbistea"Arteen Artean": gure kultura baloratu eta transmititu aktibitate artistikoen bidez
https://www.eke.eus/eu/albisteak/arteen-artean-gure-kultura-baloratu-eta-transmititu
"Arteen artean" kultur egitarauaren 2.edizioa antolatuko da aurten. Ekitaldi honek 2013an Maurice Ravel Ipar Euskal Herriko Kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak elkarlanean hasi "Euskal Kulturaren Eguna"-ren lekukoa hartzen du. Helburua, euskal adierazpen artistikoak agerian ematea da kontserbatorioan. Euskararen, sorkuntzaren eta praktika artistikoen inguruan gure kultura, hizkuntza, sorkuntza eta aktibitate artistikoak ikusgarri bilakaraziz.]]>No publisherAntzerkiaDantzaMusika2023-11-10T11:00:00ZAlbisteaLABO XL Donostiako espazio eta hizkuntza eszeniko berrien festibalarekin partaidetza
https://www.eke.eus/eu/albisteak/labo-xl-donostiako-espazio-eta-hizkuntza-eszeniko-berrien-festibalarekin-partaidetza
Euskal kultur erakundea Donostiako LABO XL festibalaren partaide da lehen aldikotz. Lankidetza horren baitan Bilaka eta Traversées taldeen sorkuntzen Hegoaldeko estreinaldiak lagunduko ditu. Dantza, antzerki eta zirko garaikide hitzordua bilakatu da azken urteotan LABO XL. 2023ko azaroaren 16tik 19ra iraganen da gipuzkoako hiriburuko hainbat lekutan. ]]>No publisherDantzaAntzerkia2023-11-09T15:15:00ZAlbistea"Etnologo gazte" egitasmoa abiatu dugu Larzabalen
https://www.eke.eus/eu/albisteak/etnologo-gazte-egitasmoa-martxan-da
Euskal kultur erakundea, Baiona-Euskal Herriko artxibo poloa, Xabi Hiriart (Ekide produkzioak) eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioa juntatu dira "Etnologo gazte" egitasmoa martxan emaiteko. Egitasmo honek gazteak ahozko memoriaren bilketari, kontserbatzeari eta ezagutarazteari sentsibilitzatu nahi ditu. 2023ko irailetik abenduraino iraunen du. Beste kolegio batean berriz abiatzeko asmoarekin.]]>No publisherEtnologiaEtnopoloaArte eta kultura heziketa2023-10-11T08:35:00ZAlbistea