"Tradizioa, egia hutsa?" hitzaldi-eztabaidaren bideoa eskuragarri

2016/06/16

Euskal kultur erakundeak Tradizioa & Sorkuntza lemaren inguruko mintzaldia antolatu zuen 2016ko ekainaren 3an, ostiralez, Baionako fakultatean. Gai horietan adituak diren bost mintzalarik hitza hartu zuten karia hortara. Kanaldude herri telebistak filmatu gaualdiaren bideoa sarean da.

"Tradizioa, egia hutsa?" hitzaldi-eztabaidaren bideoa eskuragarri
© Jakes Larre (EKE)

Euskaldunak beren ohiduren preso ote lirateke? Tradizioa itogarria ala sorkuntza eragile ote da? Suerte ona asko partekatzen den mundu honetan ala arrasta bat kultura berritu nahi dutenentzat? Gauza bat ondaretzat ekartzeak zaintza bermatu ote du ala ausardia artistikoa hozten?

Euskal kultur erakundeak, euskal kultura mugimenduak aurre egiten dien galdera horietaz eztabaidatzea proposatu zuen Baionan.

Mintzalariak:

  • Birgit Ellinghaus, munduko musiketan berezitua
  • Xabier Itçaina, Bordeleko Zientzia Politikoen Institutukoa, CNRS-ko ikerlaria
  • Gérard Lenclud, etnologoa, CNRS-eko ohorezko ikerketa zuzendaria (oharra: ez zen etorri ahal izan baina Denis Laborde-ri helarazi zion bere ekarpena. Honek irakurri zion publikoari)
  • Anne-Christine Taylor, etnologoa, Pariseko Quai Branly museoan egona
  • Pantxika Telleria, Euskal Herriko koreografoa, Elirale konpainiaren sortzailea

Gaualdia Denis Laborde antropologoak kudeatu zuen (CNRS-EHESS).

Mintzaldia grabatu zuen Kanaldudek eta sarean ikusten ahal da.

Gaualdiaren soinu grabaketa ere eskuragarri da.

Xehetasunak

Argazki galeria

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)