Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aguxtin Alkhat, Kaperan A Kapela

Aguxtin Alkhat, Kaperan A Kapela

2013/10/07

Urriaren 12an, larunbat arratsaldeko 19:00etan, Kaperan a Kapela zikloaren urteko azken kontzertua iraganen da Abbadiako Behatoki Gazteluaren kaperan. Aguxtin Alkhat, formula akustikoan entzungai izanen da, Julien Labat gitarra-jolearekin batera.

Aguxtin Alkhat Heletarra, kantari-musika egile gaztea da. Ihes Egin lehen diska Usopop labelarekin plazaratu zuen 2013ko martxoan. Willis Drummond eta Sister Simone taldeetako musikari batzuez inguratua, folk-rock moduko kantu intimistak baita unibertsalak eskaintzen ditu.

Kaperan a Kapela zikloa, Euskal kultur erakundea, Hendaiako Hiria, eta Hendaye Tourisme elkartearen partaidetzari esker antolatua da. 2004. urtetik honera, 4 kontzertu antolatuak dira urtero Abbadiako Gazteluan.

Xehetasunak

  • Hendaiako Turismo Bulegoa : 05 59 20 00 34
  • Sartzea : 8 € lekuan berean. Aurre-salmentak Hendaiako Turismo Bulegoan 7 €tan. Leku kopuru mugatua.