Aitor Servier gaztearen bertsua Baionako bestak hasteko

2014/07/17

Urte guziz bezala, Euskal Kultur Erakundeak proposaturik, Baionako bestak hasteko ekitaldian, bertsulari batek bertsu bat eskainiko du Herriko Etxeko galeriatik. Aurten Aitor Servier 17 urteko azkaindarra izanen da bertsua botako duena. Uztailaren 23an izanen da, asteazken iluntzeko 21:45ean.

Aitor Servier gaztearen bertsua Baionako bestak hasteko
Argazkia: Maite Deliart - EKE

Aitor Servier 2014ko Iparraldeko Bertsulari gazteen xapelgoaren eta Berritxu bat-bateko Sariketaren irabazlea izan da. Halaber, Euskal-Herriko Bertso eskolenarteko Txapelketaren 2. sailkatu da ere.

Honako, Aitor Servier-ek 2014ko uztailaren 23an, Baionako Herriko Etxeko balkoinetik bota duen bertsua :

"Ene bertsua nahiz-ta ezingo
duen ulertu erdiak
elkar-ulertze gehiago behar
luke biharko herriak
presoak eta iheslariak
ekar bitza deserriak
besta herrikoien doinuarekin
dantzatu zuen gerriak
euskaraz mintza eta uxatu
matxista urde, zerriak
betiko besta hauetan egin
ditzagun amets berriak."

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)