Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Amerikanoen jaraunspena" eta "Mugi hitzen musika" erakusketak Hendaian

"Amerikanoen jaraunspena" eta "Mugi hitzen musika" erakusketak Hendaian

2018/07/24

2018ko agorrilaren 8an irailaren 1.era, Euskal kultur erakundeak bi erakusketa aurkeztuko ditu Hendaiako Mendi Zolan gelan. Alde batetik, Kepa Etchandy-ren "Amerikanoen jaraunspena" argazki erakusketa eta bestetik, euskal kantuari buruzko "Mugi hitzen musikan" ukipen-pantailak. Sartzea urririk izanen da.

  • Amerikanoen jaraunspena, Kepa Etchandy argazkilariaren erakusketa

1999an, Kepa Etchandy, Baionako argazkilariak, osaba baten aztarnak aurkitzen ditu Miramaren, Buenos Aireseko lurraldean, eta 2003an lehen bidaia egiten du. Herrira itzultzerakoan, saiatzen da hain urrun joan direnen oroimen bizia indarberritzera, argazki batzuren bidez. Ondotik, bere ikerketak segituko ditu, «Amerikanoek» utzitako aztarnei buruz. Hala deituak ziren Ameriketatik sartu ziren euskaldunak, batzuentzat aberasturik. Gutti izan ziren Euskal Herrira itzuli zirenak baina haien itzulerak eragin psikologiko handia utzi zuen «amerikarraren» mitoa garatuz.

Erakusketa testu elebidunez eta argazkiz osatutako 10 panelaz osatzen da. 2010ean ekoiztua izan zen, Pirineo Atlantikoetako Departamendua eta Biarritzeko hiriaren laguntzarekin

  • Mugi hitzen musikan : lau hizkuntzatan dauden bi ukipen-pantailen bitartez, euskal kantuari buruzko aplikazioa erakutsiko da, 120 euskal kantu entzuteko parada eskainiz.

Bi pertsonek kontsulta dezakete denbora berean ukipen-pantaila baten edukia. Soinua bi kaskoren bidez hedatzen da eta aplikazioak pantaila ukituz manatzen dira.

Ekoizpen urtea : 2008

Pantailen instalazioa osatzeko, euskal kantarien 11 argazki gehituko dira. Argazkiak, xuri ta beltzez, ARGIA aldizkariaren artxibategitik heldu dira: Maite Idirin, Benito Lertxundi, Erramun Martikorena, Anje Duhalde, Manex Pagola, Peio Ospital eta Pantxoa Carrère, Estitxu Robles Aranguiz, Mattin eta Xalbador bertsolariak eta Michel Labeguerie, Niko Etxart, Mikel Laboa , Lurdes Iriondo eta Xabier Lete, Eñaut Etxamendi eta Jean-Louis Laka.

Erakusketa asteazkenetik larunbatera bisitatzen ahalko da: 10:00-13:00 / 15:00-19:00

Xehetasunak