Animalien ihauteria

2013/09/12

Irailaren 14an, 16:00etan eta 18:00etan, ZTK Elkarteak Animalien ihauteria ikusgarri berria aurkeztuko du Baionako Antzokian eta biharamunean Donostian. Helburu argi batekin: Camille Saint-Saëns-en Le Carnaval des Animaux obra ezaguna berbisitatzea, musikari ospetsu batzuekin, euskaraz eta hemengo ihauterietan kokatuz.

Animalien ihauteria

Paxkal Indo-ren sorkuntza honetan, Camille Saint Saëns-en animaliak Euskal Herrira etortzen dira ihauteriak ospatu nahian, baina hemengo mozorroek edo ihauterietako pertsonaiek neguan itzultzeko erraten diete...

Parte hartzaileak : Amaia Hennebutte irakurle, Katia eta Marielle Labèque pianista joleekin, Oreka TX-eko Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoako musikariekin: Ortzi Oihartzabal, Itziar Prieto, Delphine Dupuy, Jon Larraz, Arkadius Maciesjski, Bruno Claverie, Stéphane Langlois.

Aipatzekoa da ikusgarria irailaren 15ean ere ikusten ahalko dela Donostiako Victoria Eugenia antzokian (12:00etan)

Xehetasunak

ZTK Elkarteak ekoiztua, Euskal kultur erakundearen eta Euskadiko Orkestraren partaidetzarekin.  Akitania-Euskadi euro-eskualdearen sostenguarekin.

Musique en Côte Basque festibalaren karietara

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)