Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arratsalde bat Bernardo Atxaga-rekin

Arratsalde bat Bernardo Atxaga-rekin

2013/03/24

2013ko martxoaren 30ean, Baionako L'Autre Cinéma zinegelak eta Euskal kultur erakundeak Bernardo Atxagaren inguruko arratsaldea antolatzen dute. Karia hortara bi filma ikusten ahalko dira eta idazlearekin mintzatzeko parada izanen da.

Egitaraua 14:00etan hasiko da, Bernardo Atxagaren Bi Anai liburuan oinarritu Imanol Rayo-ren filmarekin. 16:00etan aldiz, Joxe Angel Arbelaitz-en Leku hutsak, hitz beteak filma ikusten ahalko da.  Dokumental honek euskal idazle ezagunenaren  ibilbidea kontatzen du.

Ondotik, topaketa bat antolatua izanen da Bernardo Atxaga eta Joxe Anjel Arbelaitz-ekin.

Xehetasunak