Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arte eta kultura heziketa euskaraz: profesionalen topaketak

Arte eta kultura heziketa euskaraz: profesionalen topaketak

2016/04/13

Departamenduarekin batera eta partaide desberdinen laguntzarekin (EEP, Akademia, Canopé, Ikas) Euskal kultur erakundeak euskarazko arte eta kultura heziketaren arloan ari diren irakasleei, kultura eragileei eta tokiko kolektibitateei zuzendutako topaketak antolatzen ditu maiatzaren 11n, asteazkenarekin, 13:30etik aitzina, Uztaritzeko Lapurdi aretoan. Izena maiatzaren 4a baino lehen eman behar da.

Programa:

  • 14:00 - Euskarazko arte eta kultura heziketa: zer da, egitekoak eta laguntza dispositiboak
  • 15:00 - Lantalde bat, hauen artean hautatzeko: 
    • A. lantaldea: Ideien laborategia: nola lagundu dezake arte eta kultura heziketak 3. zikloko ibilbide elebiduna?
    • B. lantaldea: Hizkuntzaren plazera arte eta kultura heziketan
    • C. lantaldea: Euskara bestelakotasunaren eta elkarbizitzaren zerbitzura
  • 16:00 - Lantaldeen emaitzak eta ondorioak

Irakasleei, kultura eragileei eta tokiko kolektibitateei zabalik da.
Arratsaldea euskaraz iraganen da, aldibereko itzulpenarekin

Xehetasunak

Argazkia: Jakes Larre