Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arte kutxak 2012

Arte kutxak 2012

2012/11/19

2012ko abenduaren 14tik 24era, Baiona ttipiko karriketan gaindi, "Arte kutxak" izeneko arte garaikide festibala antolatzen du lehen aldikotz Point8 elkarteak. Bertako artistak parte hartzera gonbidatzen ditu. Izen emateak azaroaren 26a aitzin helarazi behar dira.

Hautatuak izanen diren artisten lanak kutxetan erakutsiak izanen dira Baiona ttipiko karriketan, saltoki desberdinen aitzinean, urte hondarreko besten karietara. Publiko zabalari artista gazteen lana aurkeztea da Point8 elkartearen helburua. Arte garaikidearen inguruko aurreiritziak hautsi nahi ditu ere ekintza horren bidez.

Xehetasunak