Hemen zaude: Hasiera Albisteak ARTegia elkartearen urteko azken soinu uzta

ARTegia elkartearen urteko azken soinu uzta

2015/01/01

ARTegia elkarteko partaideek, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Soinumapa.net egitasmoaren karietara 2014an bildu dituzten soinuen azken bilduma plazaratu dute.

Soinumapa.net, Audiolab elkarteak kudeatzen du. Bada urte batzuk ARTegia elkartea berekin ari dela lanean. Azken denboretan, EKE-ren laguntzarekin, elkarteak Iparraldeko herri batzuetako ingurumena grabatu du (ikus ere "Iparraldeko soinuak Soinumapa egitasmoan").

2014ko azken uzta

Ligoletako olha – Ardiak, gatz jaten  
Ardi batzuek, Ligoletako artzainek korrale erdian utzi dieten gatz harria milikatzen eta hortzekin karrakatzen dute.
Egilea: Myriam Ayçaguer
Iraupena: 1'39

Ligoletako olha – Saiak, ardia jaten 
Goiz hartan, ardi bat hil zen Ligoletako olhan. Ordu batzu berantago, berrogei hamar bat sai gorpuaren ondoan ziren, arragi zati batentako borrokan.
Egilea: Myriam Ayçaguer
Iraupena: 1'55

Bidarte  – Eihera 
Bassilour-eko eihera 1741 geroztik erabiltzen dute. Urrak eihearen egurrezko erroteriak ebil arazten ditu, harriak ogi-bihiak zapatzen…
Egilea: Stéphane Garin
Iraupena: 1'38

Utziko oihana – Tzintzarrada  
Olhatik Santagrazira irasten den artalde bat Utziko oihan erdian itxoiten dugu. Bezperan, artzainek transhumantzia egunetan erabiltzen dituzten zintzarriak ezarri zizkieten ardiei.
Egilea: Myriam Ayçaguer
Iraupena: 3'07

Atherei – Transhumantzia egun bat  Giroa herrian, transhumantzia egun batean. Artaldeek eskualde-errepideko trafikoaren saihesteko hartzen duten «bide zaharraren» ondoan gara. Jean-Yves Murcuillaten ardiak entzuten ditugu, Larraneko Pista olhatik Eskiulara irasten ari direnean.

Egilea: Myriam Ayçaguer
Iraupena: 6'35

Bidarrai – Eliza 
Asuntzioneko eliza Bidarraien da. Erdi Arokoa da eta 1625ean partez berritua izan zen. Eliza honek kanpai-horma bat badu. Bere zeinuak entzun ditzagun…
Egilea: Stéphane Garin
Iraupena: 1'00

Santa-Grazi – Ile moztea 
Momentu bat Santagraziko bi artzainekin, ardien ilearen mozten ari diren bezala, aizturrekin, « moda zaharrean » batek esaten digun bezala…
Egilea: Myriam Ayçaguer
Iraupena: 3'40

Xehetasunak

Argazkia: Jakes Larre - EKE