Hemen zaude: Hasiera Albisteak Artista amaturrak, artista profesionalak: kuadro administratibo eta juridikoa

Artista amaturrak, artista profesionalak: kuadro administratibo eta juridikoa

2018/12/09

Abenduaren 11n, 18:00etan, Euskal kultur erakundeak, Profession Sport & Loisirs eta Instep Aquitaine egiturek eraman DLA dispositiboak "Artista amaturrak / artista profesionalak: kuadro administratibo eta juridikoa, bakoitzaren lekua, elkarlan molde ezberdinak" gaiaren inguruko informazio gaualdi bat antolatzen dute Ikas pedagogia zerbitzuko egoitzan, Uztaritzen. Parte hartzea urririk da, baina izena eman behar da.

Ikusgarrigintzako enpresari, artista amatur zein profesionalen kuadro administratibo eta juridikoa oroitaraziko dira saioa horren hasteko. Ondotik, artista amaturren eta profesionalen elkarlana bultzatzeko existitzen diren dispositibo ezberdinak aurkeztuko dira. Esperientzia partekatze aberats honek oharrak eta galderak piztuko ditu dudarik gabe.
Gaualdi horretan, parte hartzaileekilako trukaketari leku garrantzitsua emana izanen zaio.

Xehetasunak

  • Euskal kultur erakundeak eta DLA dispositiboak antolaturik
  • Xehetasunak eta izen emateak : Maia Etchandy (05 59 93 25 25 / )