Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badator Urruñako kabalkada

Badator Urruñako kabalkada

2014/06/01

2014ko ekainaren 7an eta 15ean, Berttoli eta Hazia elkarteek Kabalkada-Zintzarrotsa antolatuko dute Urruñan. Karia hortara, aspaldiko ohitura batekin berriz bat egiteko parada izanen dute Urruñarrek. 150-180 parte hartzaile izanen dira.

Erdi Arotik heldu den ohitura horretan, senar-emazteen gatazkak, alargunen arra-ezkontzak eta gisa bereko gaiak plaza erdian salatzen ziren. Euskal Herrian, Europako beste herri anitzetan bezala, ohitura hori biziki sustraitua zen denboran.

Urruñan aspaldian bazen ohitura hori berpizteko gogoa. Ekainaren 7 (20:30) eta 15ko (17:00) Kabalkadan 150-180 herritarrek parte hartuko dute. Horien artean 50 bat kabalkadako pertsonaia, 60 bat dantzari, 30 bat josle, 20 bat antzezle eta 25 bat musikari izanen dira.  Odei Barroso eta Sustrai Colina bertsulariak ere hor izanen dira.

Antolatzaileen asmoa da kabalkada eta epaiketa irringarri eta moderno baten proposatzea.

Txartelen salmenta

  • Urruña : Turismo Bulegoa : 05.59.54.60.80 / Xaia ostatua (Pausu) : 05.47.75.07.02
  • Baiona : ELKAR denda : 05.59.59.35.14
  • Donibane Lohizune : Hitza denda : 05.59.85.33.63 (Gambetta karrika , LOUIS XIV plazatik hurbil

Xehetasunak