Hemen zaude: Hasiera Albisteak Baigorriko Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna

Baigorriko Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna

2019/04/21

Urte guziz bezala, Basaizea elkarteak Baigorriko kulturaldia antolatu du apiril honetan ere. Tokiko elkarte dinamikan oinarrituz, kultur egitarau honek lehentasuna eman die euskarazko edo euskal kulturarekin zerikusia duten ekimenei. Aurten antolatuak izan diren ekitaldien artean, "Haurra" izeneko zine-kontzertua aipa daiteke, 28an ospatuko den Nafarroaren Eguna ahantzi gabe.

Apirilaren 27-28ko asteburuko egitaraua

  • Apirilaren 27an, 21:00etan, Baigorriko Plaza Xoko gelan: "Haurra" zine-kontzertua - Charlie Chaplinen "Haurra" filma, Xare Laborategia orkestraren zuzeneko musikarekin (Euskal kultur erakundeak sostengatu ekitaldia)
  • Apirilaren 28an: Nafarroaren Eguna

Xehetasunak