Baiona bertsutan

2012/11/06

2012ko azaroaren 7tik 10era, Baionako Hiriak Xilaba bertsulari txapelketaren finalaren inguruko animazio desberdinak antolatzen ditu. Helburua, bertsularitza ezagutaraztea da. Euskal kultur erakundea ekimen horren partaide da.

Baiona bertsutan
Xilaba 2012-ko finalistak Joana Itzaina Bertsularien Lagunak-eko lehendakariarekin, 2012ko azaroaren 6an, Baionan eskaini prentsaurrekoaren karietara (argazkia: Maite Deliart - EKE)

Azaroaren 10ean, 17:30etan, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketaren finala iraganen da Baionako Lauga gelan.  Karia hortara, Baionako Herriko Etxeak Euskal kultur erakundearen, Bertsularien Lagunak elkartearen eta Euskararen Erakunde Publikoaren partaidetzarekin, hainbat animazio antolatzen ditu bertsularitza ezagutarazteko asmoz.

Hala nola, azaroaren 7an, Asier Altunaren Bertsolari filma ikusten ahalko da Kalostrape ostatuan, azaroaren 9an, Xabi Paya-Ruiz-ek bertsularitzari buruzko mintzaldi bat eskainiko du hiri-erdiko mediatekan eta azaroaren 10ean, Luzien Etxezaharretak Baionako bisita euskaraz eginen du, Ortzi Murua eta Maddi Ane Txoperena bertsularien laguntzarekin.

Bestalde, finalaren haritik eta Bertsolarien Lagunak elkartearekin partaidetzan, Bertsolari bat eskolan ekimena antolatua da Baionako eskola publikoetako gela elebidunetan diren 3. zikloko ikasleentzat.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)