Hemen zaude: Hasiera Albisteak Belokeko fondo soinuduna denentzat eskuragarri

Belokeko fondo soinuduna denentzat eskuragarri

2013/11/28

Pirineo-Atlantikoetako Departamenduak daraman ondare inmaterialaren balorazio programaren baitan, Belokeko artxibo soinudunak numerisatu ditu, tratamendua Euskal kultur erakundeari eginaraziz. Artxibo horiek publiko zabalari hedatuak dira Baionako eta Paueko artxibotegietan. Errepertorio numerikoa aldiz earchives.le64.fr gunean kontsulta daiteke.

Fondo hau monastegiko artxibo proprioetaz osatua da (1947-1996), bai  eta Ignace Etchehandy beneditanoak Henri Perseval-ekin egin inkesta etnomusikologikoaz ere. Belokeko artxibo soinudunetan, gehienik euskal liturgiari buruzko grabaketak (bezperak, mezak, obra liturgikoak) aurkitzen dira, bereziki 1947ko lehen euskarazko bezperak. Halaber, Aita Xabier Iratzederren bi elkarrizketa eta 1971n Aita Jean-Pierre Inda abadearekin egin erreportaia aurkitzen dira, bai eta euskal kantuak eta kantikak ere.

Bolumena aldetik xumea izanik ere (20 ordu inguru), Belokeko ahozko fondoa sinbolikoki aberatsa da. Erakusten du monastegiak ukan duen eragina bai liturgia, bai kultura mailan, bereziki euskal liturgian ekoizle joria izan baita 1940 hamarkadatik goiti.

Gehiago jakin

Belokeko monastegia - Maite Deliart (EKE)