Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bi Harriz Lau Xori 2015

Bi Harriz Lau Xori 2015

2015/03/17

Martxoaren 17tik 22ra, Biarritz Culture eta Euskal kultur erakundea elkartuko dira, "Bi Harriz Lau Xori" festibalaren edizio berri bat antolatzeko. Sei egunez, filmak, antzezlanak, dantza ikusgarriak eta kontzertuak preziatzeko parada izanen da Biarritzen, euskal kultura munduko kulturekin uztartu nahi duen festibal honetan.

Antolatzaileek Bi Harriz Lau Xori festibalaren egitarau aberatsa apailatu dute aurten ere. Hala nola, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga-ren Loreak film arrakastatsua ikusteko parada izanen da Le Royal zinegelan (martxoaren 17an), bai eta Dejabu Panpin Laborategiaren Arrastoak antzezlana Le Coliséen ere (martxoaren 18an). Bestalde, Dantzaz konpainiaren Txoriak ikusgarria  ikusten ahalko da martxoaren 22an Belle vue plazan eta Napoka Iria talde gipuzkoarrak Kassé Mady Diabaté Maliarraren kontzertua irekiko du Atabalen (martxoaren 20a). 

Aipatzekoa da ere, Fermin Muguruzak eta Harkaitz Canok Black is Beltza komiki berria pantaila handian aurkeztuko dutela martxoaren 19an, Colisée gelan.

Xehetasunak