Bi Harriz Lau Xori 2016

2016/03/08

2016ko martxoaren 15etik 20ra, Biarritz Culture eta Euskal kultur erakundea berriz elkartuko dira, "Bi Harriz Lau Xori" festibalaren edizio berri baten proposatzeko. Sei egunez, kultura ekitaldi andana batez gozatzeko parada izanen da Biarritzen, euskal kultura munduko kulturekin uztartu nahi duen festibal honetan.

Bi Harriz Lau Xori 2016

Antolatuak diren ekitaldien artean, Josu Martinez-en  Gure Sor Lekuaren bila filma, Huts Teatroaren Etxekoak antzezlana, Eclats konpainiaren Ai ! Ze Haizea ! haurrendako ikusgarria, kontzertu bat besteak beste JP Lohian eta Ekiza euskal artistekin, Tchina Yo konpainiaren Menpe ikusgarria edo mintzaldi bat Ez dok Amairu eta dantza gaiaren inguruan (Ikimilikiliklik instalazioaren inguruan ).

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)