Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bilkura kudeaketa, elkarte komunikazioa eta euskara

Bilkura kudeaketa, elkarte komunikazioa eta euskara

2014/08/25

"Mintzalasai" egunen karietara elkarteei zuzendutako bi formazio antolatuak dira euskaraz Biarritzeko Elkarteen etxean irailaren 23an, asteartez, 18:00etan. "Bilkura kudeaketa eta euskara" gaia landuko da batean eta "Elkarte komunikazioa eta euskara" bestean. Izena ematen ahal da sarean.

Bilkura kudeaketa eta Euskara

Bilkuraz josia da elkarte baten bizia. Denak beharrezkoak eta eraginkorrak al dira? Hori ez da hain segur. Eta zein tarte eskaintzen diogu euskarari gure elkarteen bilkuretan? Ez beti nahi genukeena, hori bai segur dela.

  • Bilkura kudeaketa : gomitetik bildumara, animazio tekniketatik pasatuz, bilkura forma desberdinen tipologia eta metodoen analisia.
  • Bilkuren kudeaketa bilkuretan : hitz hartze elebiduna, bat-bateko itzulpena, hitz hartze librea… aukera desberdinen azterketa.

Tokia: Elkarteen etxea - Antolatzailea(k): Atelier Lan Berri

Izen ematea

Elkarte komunikazioa eta euskara

Izan bere proiektuari buruz edo antolatzen duen gertakari buruz, komunikazioa elkarte askoren bihotzean kokatzen den jarduera da. Konplexua bezain beharrezkoa, zailtasunez ekiten zaio etapa horri. 
Zein toki du euskarak elkarteen komunikazioan? Gaizki erabilia ez delarik, ‘ahantzia’ izaten da askotan; gutxi dira komunikazio mailan euskara modu normalizatuan erabiltzen duten elkarteak. Alta, aurreikusiz eta tresna sinple batzuk menperatuz, zailtasun gehigarri bat baino, euskarak elkarteari zin.

Tokia: Elkarteen etxea - Antolatzailea(k): Com On - If Diseinuak - EHkZ

Izen ematea

Xehetasunak

Argazkia: Jakes Larre (EKE)