Hemen zaude: Hasiera Albisteak boletina "Akitania.eus" zikloa Cenon herrian

"Akitania.eus" zikloa Cenon herrian

Euskal kultur erakundearen albistegia  - 2014/02/27 

"Akitania.eus" zikloa Cenon herrian

  • Euskal kultura

Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer aretoak eta Euskal kultur erakundeak "Akitania.eus" zikloa antolatzen dute martxoan zehar. Lau hitzorduren bidez, euskal kulturaren gaurkotasuna erakustea dute xede.

Gehiago irakurri ...

Iparraldea Bertan ! zikloaren 13. edizioa Donostian

  • Artea
  • Historia
  • Musika

Martxoaren 5etik 26ra, Iparraldea Bertan ! zikloaren 13. edizioa iraganen da Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Euskal kultur erakundeak proposatu ekitaldien artean, kontzertu batzu Maddi Oihenart, Beñat Achiary edo Nahia Zubeldia-rekin eta mintzaldi bat Eneko Bidegain idazle eta irakaslearekin. Martxo osoan ikusgai izanen den Hitz-Enea argazki erakusketa ahantzi gabe.

Gehiago irakurri ...

Hartzaro 2014

  • Inauteriak

Otsailaren 26tik martxoaren 4a arte, Hartzaro festibalaren 18. edizioa ospatuko da Uztaritzen. Herri Soinu elkarteak hainbat animazio eta ikusgarri antolatuko ditu, Hartza gai nagusitzat ukanen duen jaialdi honetan.

Gehiago irakurri ...

Agenda

Horra ondoko egunetako euskal kulturaren agenda (gehien bat Iparraldeko datuekin osatua), gaurregun ditugun informazioen arabera eguneratua. Gertakari bat ahantzi dugu? Horren berri eman iezaguzu!

Bertso saioak

Ikastaroak

Kontzertuak

Ikuskizunak

Animazioak

Ekitaldiak & festibalak

Erakusketak

Agendako beste gertakariak »