Hemen zaude: Hasiera Albisteak boletina "Dantza izpiak" Biarritzeko mediatekan

"Dantza izpiak" Biarritzeko mediatekan

Euskal kultur erakundearen albistegia  - 2015/09/02 

"Dantza izpiak" Biarritzeko mediatekan

  • Dantza

SOKA erakusketaren karietara, Euskal kultur erakundeak Gabrielle Duplantier argazkilariari lan berezia manatu dio. Euskal Herria zeharkatu du euskal dantzaren eta bereziki ihauteriak, maskaradak eta Besta Berri bezalako ekitaldien inguruko argazki ezberdinen hartzeko. Lan horren ondotik, zuri-beltzezko hogeitamar bat argazki erakutsiak izanen dira Biarritzeko mediatekan, irailaren 3tik 25era.

Gehiago irakurri ...

Deialdia "Kimu" programa berriaren karietara

  • Deialdia

Donostia 2016k, Donostia Kulturak eta Euskal kultur erakundeak Kimu izeneko programa martxan ezarri dute. Honen xedea haur eta gazteei arte eszenikoetan trebatzeko parada eskaintzea da. Euskal Herri guziko lau artista hautatuak izanen dira parte-hartzeko. Izena emateko epea irailaren 30a arte luzatuko da. Hautagaiak eta bakoitzaren ibilbideak urriaren 30ean emanen dira jakitera.

Gehiago irakurri ...

Agenda

Horra ondoko egunetako euskal kulturaren agenda (gehien bat Iparraldeko datuekin osatua), gaurregun ditugun informazioen arabera eguneratua. Gertakari bat ahantzi dugu? Horren berri eman iezaguzu!

Erakusketak

Kontzertuak

Hitzaldiak

Ikuskizunak

Animazioak

Ekitaldiak & festibalak

Ikastaroak

Agendako beste gertakariak »