Hemen zaude: Hasiera Albisteak boletina Etchegoyhen ahizpen kontzertua Hendaian

Etchegoyhen ahizpen kontzertua Hendaian

Euskal kultur erakundearen albistegia  - 2014/10/03 

Etchegoyhen ahizpen kontzertua Hendaian

  • Kantua

Urriaren 4an, 19:00etatik goiti, Etchegoyhen ahizpek kontzertu bat eskainiko dute Hendaiako Abbadia Behatoki Gazteluaren kaperan. Sohütar bikoteak, xiberutar kantuak eskainiko ditu a kapela. Kontzertua, Euskal kultur erakundeak eta Hendaiako Herriko Etxeak antolatu Kaperan A Kapela zikloaren barnean kokatzen da.

Gehiago irakurri ...

Xilabaren IV. edizioa abian

  • Bertsularitza

Xilaba Ipar Euskal Herriko bertsulari Xapelketaren IV. edizioa Muskildin hasiko da urriaren 4an eta Baionako finalarekin bukatuko da azaroaren 15ean. 18 bertsularik parte hartuko dute eta denetan sei saio izanen dira : hiru kanporaketa, bi finalaurreko eta finala. Kanporaketak Muskildin, Senperen eta Aiherran izanen dira. Finalaurrekoak aldiz Aiziritzen eta Larresoron. Finala Bainako Lauga gelan iraganen da, orain dela bi urte bezala.

Gehiago irakurri ...

Agenda

Horra ondoko egunetako euskal kulturaren agenda (gehien bat Iparraldeko datuekin osatua), gaurregun ditugun informazioen arabera eguneratua. Gertakari bat ahantzi dugu? Horren berri eman iezaguzu!

Bertso saioak

Erakusketak

Kontzertuak

Hitzaldiak

Ikuskizunak

Animazioak

Ekitaldiak & festibalak

Agendako beste gertakariak »