Hemen zaude: Hasiera Albisteak boletina Hameka Euskaraz 2015

Hameka Euskaraz 2015

Euskal kultur erakundearen albistegia  - 2015/10/29 

Hameka Euskaraz 2015

  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Musika

2015eko urriaren 31n eta azaroaren 1ean, Hameka, karrikako arteen fabrikak euskarazko sorkuntzaren inguruko hitzordu bat proposatzen digu, Hameka Euskaraz izenekoa.  Haurrendako animazioak, ikusgarriak, musika, bertsularitza... Egitarau aberatsa izanen da larunbatarekin Larresoron eta igandearekin Luhuson. Ekitaldi guzien artean, nabarmentzekoa da Huts Teatro taldearen Etxekoak antzezlana lehen aldiz emana izanen dela ipar Euskal Herrian. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri ...

Hinka taldearen "1615" ikusgarriaren aurkezpena Ziburun

  • Musika

2015eko urriaren 30ean, 20:30etan  Lapurdiko Hinka musika taldeak 1615 izeneko ikusgarria aurkeztuko du Ziburuko Zokoako elizan. Duela zenbait denbora eskaini Emaztez kontzertuaren ondotik, oraingoan taldeak duela justu 400 urte gure eskualdeko biztanleak hunki zituen gertakari historiko baten irakurketa artistikoa proposatzen digu : 1615ean Islandia iparraldeko fiordo batean gertatu 32 euskal balea arrantzaleren sarraskia. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri ...

Agenda

Horra ondoko egunetako euskal kulturaren agenda (gehien bat Iparraldeko datuekin osatua), gaurregun ditugun informazioen arabera eguneratua. Gertakari bat ahantzi dugu? Horren berri eman iezaguzu!

Bertso saioak

Erakusketak

Kontzertuak

Hitzaldiak

Ikuskizunak

Ekitaldiak & festibalak

Ikastaroak

Agendako beste gertakariak »