Hemen zaude: Hasiera Albisteak boletina "Hazparneko Anderea" antzezlana ikusteko azken aukera

"Hazparneko Anderea" antzezlana ikusteko azken aukera

Euskal kultur erakundearen albistegia  - 2015/06/11 

"Hazparneko Anderea" antzezlana ikusteko azken aukera

  • Antzerkia

2015eko ekainaren 14an, Hazparneko Anderea antzezlana ikusteko azken aukera izanen da. Euskal Herrian zehar hogei emanaldi baino gehiago eskaini ondoan, Iduzkilore taldeak, nolaz ez, Hazparne hautatu du bere azken emanaldiaren eskaintzeko. Hitzordua 17:00etan finkatua da, Mendeala gelan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri ...

"Ondarea, beti mugimenduan den ekaia da"

  • Irakurketa

Marie-Andree Ouret (1970, Suhuskune, Baxenabarre) gehienik ezaguna da euskaltzale gisa. Euskararen gaia eskola publikoan aitzinarazi beharrez dabil, Biga Bai elkarteko lehendakari postutik. Ofizioz, haatik, Baionako Mediatekako langile da, eta berriki plazaratu duten Bilketa proiektuaren eramaile. Liburutegietako euskal ondarea eskuragarri uztea izan dute xede nagusia, milaka eta milaka dokumentu elkarri josiz, atari birtual batez.

Gehiago irakurri ...

Agenda

Horra ondoko egunetako euskal kulturaren agenda (gehien bat Iparraldeko datuekin osatua), gaurregun ditugun informazioen arabera eguneratua. Gertakari bat ahantzi dugu? Horren berri eman iezaguzu!

Erakusketak

Kontzertuak

Ikuskizunak

Animazioak

Ekitaldiak & festibalak

Ikastaroak

Agendako beste gertakariak »