Hemen zaude: Hasiera Albisteak boletina Herri Uzta 2015

Herri Uzta 2015

Euskal kultur erakundearen albistegia  - 2015/10/09 

Herri Uzta 2015

  • Dantza
  • Musika

2015eko urriaren 8tik 11ra, Herri Uzta festibalaren edizio berri bat iraganen da Errobi herri elkargoko herri ezberdinetan. Lau egunez ikusgarri, mintzaldi eta kontzertu andana batez gozatzeko parada izanen da, urriaren 10eko Gaita Eguna eta urriaren 11ko Mutxikoaren Eguna ahantzi gabe. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri ...

"Euskal emigrazioa : oroitzapena baino gehiago ?" - Eztabaida filmatua Uztaritzen

  • Historia
  • Ondarea

2015eko urriaren 16an, Euskal emigrazioa : oroitzapena baino gehiago ? gaiaren inguruko eztabaida filmatua iraganen da Uztaritzeko Lapurdi gelan. Eusko Ikaskuntzak, Euskal kultur erakundeak eta Euskal Diasporak gomitatutik, hainbat aditu mintzatuko dira gai hortaz. Eztabaida Kanaldude telebista parte-hartzailearen webgunean segitzen ahalko da zuzenean.

Gehiago irakurri ...

Kaliforniako bi bertsulari Euskal Herrian

  • Bertsularitza

Euskal kultur erakundeak gomitaturik, Kaliforniako Martin Goicoechea eta Johnny Curutchet bertsulariak Euskal Herrian gaindi ibiliko dira 2015eko urriaren 12tik 17ra. Frantxua Bidaurreta San Frantziskoko Euskal Etxeko kide eta lehendakari-ohiak lagundurik, hemengo bertsulariekin kurutzatzeko, eta oro har bertsularitzaren inguruan egiten diren ekintzen hobeki ezagutzeko parada ukanen dute.

Gehiago irakurri ...

Agenda

Horra ondoko egunetako euskal kulturaren agenda (gehien bat Iparraldeko datuekin osatua), gaurregun ditugun informazioen arabera eguneratua. Gertakari bat ahantzi dugu? Horren berri eman iezaguzu!

Bertso saioak

Erakusketak

Kontzertuak

Ikuskizunak

Animazioak

Ekitaldiak & festibalak

Ikastaroak

Agendako beste gertakariak »