Hemen zaude: Hasiera Albisteak boletina Iparraldeko Konpilazioa 9

Iparraldeko Konpilazioa 9

Euskal kultur erakundearen albistegia  - 2013/11/14 

Iparraldeko Konpilazioa 9

  • Musika

Donibane Lohizuneko, Hazparneko, Mauleko eta Donapaleuko kontzertuen ondotik, Iparraldeko Konpilazioaren 9. alearen azken aurkezpen kontzertua Biarritzeko Atabal gelan iraganen da azaroaren 15ean. Bertan, The Sparteens, Ozke, Bardetorte, Freyja eta Kinnine taldeak ikusten ahalko dira. Sartzea urririk izanen da eta pertsona bakoitzak bilduma bat eskuratuko du opari. Euskal kultur erakundea egitasmoaren partaide da.

Gehiago irakurri ...

Odei Barroso-ri buruzko erreportaia Zazpi kultur emanaldian

  • Bertsularitza

Kanaldude-k ekoiztu Zazpi kultur emanaldiaren gomita nagusia Odei Barroso bertsularia da hilabete honetan. Besteak beste, Euskal Herriko bertsulari txapelketa, bertsu eskolak, 2zio rap taldea eta Euskal kultur erakundearen partaidetzari esker antolatu Donibane Lohizuneko baratze botanikoko idazkera tailerra aipatzen ditu.

Gehiago irakurri ...

Agenda

Horra ondoko egunetako euskal kulturaren agenda (gehien bat Iparraldeko datuekin osatua), gaurregun ditugun informazioen arabera eguneratua. Gertakari bat ahantzi dugu? Horren berri eman iezaguzu!

Bertso saioak

Erakusketak

Kontzertuak

Hitzaldiak

Ikuskizunak

Animazioak

Ekitaldiak & festibalak

Ikastaroak

Agendako beste gertakariak »