Hemen zaude: Hasiera Albisteak boletina Luna Gaua, Nahia Zubeldia & Manu Matthys-ekin

Luna Gaua, Nahia Zubeldia & Manu Matthys-ekin

Euskal kultur erakundearen albistegia  - 2014/11/20 

Luna Gaua, Nahia Zubeldia & Manu Matthys-ekin

  • Musika

2014ko azaroaren 21ean, 20:30etan, Nahia Zubeldiak eta Manu Matthysek elektro-folk kontzertu bat eskainiko dute Baionako La Luna Negra kafe-antzokian. Kontzertu horretan, bikoteak azaroaren 16, 17 eta 21ean aretoan berean eginen duen egonaldiaren emaitza entzuteko parada izanen da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri ...

25. Txotxongilo Egunak Hendaian

  • Antzerkia

2014ko azaroaren 18tik 23ra, 25. Txotxongilo Egunak ospatuko dira Hendaian. Mendi Zolan gunean ikusgai izanen den "Kontu kontari" erakusketaz gain, euskarazko hainbat ikusgarri eskainiak izanen dira, bai eskoletako haurrentzat, bai publiko zabalarentzat. 

Gehiago irakurri ...

Agenda

Horra ondoko egunetako euskal kulturaren agenda (gehien bat Iparraldeko datuekin osatua), gaurregun ditugun informazioen arabera eguneratua. Gertakari bat ahantzi dugu? Horren berri eman iezaguzu!

Bertso saioak

Ikastaroak

Kontzertuak

Ikuskizunak

Animazioak

Ekitaldiak & festibalak

Erakusketak

Agendako beste gertakariak »