Hemen zaude: Hasiera Albisteak boletina Pierra Lhande pastorala Zalgizen

Pierra Lhande pastorala Zalgizen

Euskal kultur erakundearen albistegia  - 2015/07/23 

Pierra Lhande pastorala Zalgizen

  • Pastorala

2015eko uztailaren 26an eta agorrilaren 2an, Annick Apphatia-k idatzi  Pierra Lhande pastorala emana izanen da Zalgizen. Zalgiruri elkarteak antolatu ikusgarriak, Baionan sortu eta Atharratzen zendu euskaltzain, hizkuntzalari eta irrati esatari zenaren bizia aipatzen du. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri ...

Gillen Hiribarren gaztearen bertsua Baionako bestak hasteko

  • Bertsularitza

Urte guziz bezala, Euskal kultur erakundeak proposaturik, Baionako Bestak hasteko ekitaldian, bertsulari batek bertsu bat eskainiko du Herriko Etxeko galeriatik. Aurten Gillen Hiribarren 27 urteko itsasuarra izanen da bertsua botako duena. Uztailaren 29an izanen da, asteazken iluntzeko 21:45ean.

Gehiago irakurri ...

Kontzertu atipikoak Baionako bestetan

  • Musika

Seigarren urtez, Baionako besten denboran, Euskal kultur erakundeak euskal kultura garaikidearen inguruko kontzertu atipiko batzu proposatuko dizkio Herriko Etxeari. Aurten, bi kontzertu izanen dira : Jean Delphin Alard eta José María Usandizaga euskal konposatzaileen omenezko piano-biolin emanaldia uztailaren 31n, eta Mario Gachis musikariak eramanen duen gaualdia abuztuaren 1ean.

Gehiago irakurri ...

Agenda

Horra ondoko egunetako euskal kulturaren agenda (gehien bat Iparraldeko datuekin osatua), gaurregun ditugun informazioen arabera eguneratua. Gertakari bat ahantzi dugu? Horren berri eman iezaguzu!

Ikastaroak

Kontzertuak

Ikuskizunak

Animazioak

Ekitaldiak & festibalak

Erakusketak

Agendako beste gertakariak »