Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bordeleko Eskual Etxean euskara irakasteko lan eskaintza

Bordeleko Eskual Etxean euskara irakasteko lan eskaintza

2014/07/06

Bordeleko Eskual Etxeak euskara irakasleak behar ditu 2014-2015 ikasturterako. Klaseak urrian hasi eta ekainean bukatuko dira. Interesatuak oraidanik harremanetan sartzen ahal dira arduradunekin.

Helduendako klaseak arratsetan ematen dira, astelehenetik ostegunera mailaren arabera. Haurrentzat aldiz, 10:00etatik 11:00ak arte izaten dira, larunbatetan.

Erakasle batek kurtso bat baino gehiago eman dezake.

Ordainketa : 18 € garbi orduka

Xehetasunak

Argazkia: EKE