Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bruno Aguerre artistaren zuzeneko emanaldia Lurraman

Bruno Aguerre artistaren zuzeneko emanaldia Lurraman

2014/11/09

2014ko azaroaren 15 eta 16an, Bruno Aguerre artista plastikariak bapateko bi emanaldi eskainiko ditu Biarritzeko Irati gelan ospatuko den Lurrama laborantza herrikoi eta iraunkorraren bestaren karietara. Emanaldi horiek Euskal kultur erakundearen eta Lurramaren arteko partaidetzaren karietara antolatuak dira.

Bruno Aguerre hendaiarrak bapateko margoak egiten ditu, gehienetan musikariz lagundurik, baina ere antzerkilariz, kondalariz, dantzariz... Margolari bakartia da, eta esplorazio peotikoarentzat duen Argonauta ontzi esperimental erdi birtualaren kapitaina.

Aurtengo Lurraman, bi zuzeneko emanaldi emanen ditu :

  • Azaroaren 15ean, 15:00etan saloineko sartzean
  • Azaroaren 16ean, 13:00ean, sukaldari ospetsuen bazkari denboran, eszena gainean

Lurrama, laborantza herrikoi eta iraunkorraren besta, azaroaren 14, 15 eta 16an iraganen da Biarritzeko Irati erakustazokan.

Xehetasunak