Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Chez les Basques" dokumental zikloa : lurralde mailako proiektu arrakastatsua

"Chez les Basques" dokumental zikloa : lurralde mailako proiektu arrakastatsua

2015/11/23

2015eko azaroaren 7tik 15era, Euskal kultur erakundeak ipar Euskal Herriari buruzko "Chez les Basques" dokumental zikloa antolatu du Donibane Lohizune, Donibane Garazi, Hendaia, Maule, Hazparne, Kanbo, Ortzaize, Urruña, Biarritz, Donapaleu eta Baionan. Denetan, lurralde mailako proiektu honek 1500 pertsona inguru bildu ditu Iparraldeko zinema gela ezberdinetan, gure lurraldeko zinemaren historiako eta kultura ondareko film aipagarri batzuen inguruan.

Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan, filmak eginak izan diren tokietatik ahal bezain hurbil antolatuak izan diren hogei emanaldien karietara, hogeita hamar parte hartzaile baino gehiago gomitatuak izan dira, horien artean filmatutakoaren lekuko zuzenak izan diren biztanleak, baina ere idazleak, zinema kritikariak, kultura animatzaileak, ikerlariak, tokiko historialariak edo musikariak, beren ikuspuntuak, oroitzapenak, anekdotak kontatzeko... Anitzetan, jendeek pantailan ikusten zutena komentatzen zuten, eta emanaldien ondoko trukaketek ere historia amankomun baten inguruan elkar biltzeko plazera luzatzeko parada eskaini dute. Egiazko kultura gertakari bat gure lurralde osoko biztanleentzat.

Xehetasunak