Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kontzertu atipikoak Baionako bestetan

Kontzertu atipikoak Baionako bestetan

2014/07/21

Badu bost urte Baionako besten denboran, Euskal kultur erakundeak euskal kultura garaikidearen inguruko kontzertu atipiko batzu proposatzen dizkiola Herriko Etxeari. Aurten, bi kontzertu izanen dira : lehena tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen Landarbaso koruarekin, eta bigarrena Joël Merah konposatzaile ezagunaren inguruan.

2014ko kontzertu atipikoen egitaraua

2014ko uztailaren 25a - 17:00 - "La Collégiale" eliza

LANDARBASO ABESBATZA

1991n Errenterian sortu Landarbaso koru mistoak kontzertu berezia prestatu du Baionako. Konposatzaile ezberdinen obrak eskainiko ditu, bai Euskaldunenak (Escudero, Busto), bai kanpokoenak ere (Forrest, Dubra). Bestalde, XX. mende hasierako kantuak eskainiko ditu, bai eta berriagoak ere (Izar Ederra, Iparragirre Abila Dela). Horrez gain, obra sakratuen eta Euskal Herriko errepertorio folklorikoaren arteko nahasketak eskainiko ditu ere.

Biziki estilo ezberdinak, nagusiki belaunaldi berriko kantariek emanen dituztenak. Estiloen bateratzea eta nahasketa, Iñaki Tolaretxipi-ren zuzendaritzapean.

Kontzertuaren egitaraua :

  • Zuzendaritza : Iñaki Tolaretxipi
  • Francisco Escudero (1912 - 2002) : IZAR EDERRA
  • Guy Forbest : O NATA LUX
  • Rihards Dubra (1964) : RIT JAU JABUT
  • Junkal Guerrero (1968) : CONFITEMINI DOMINO
  • Dan Forrest (1978) : BLESSED IS THE LORD
  • Javier Busto (1949) : PAKEAREN KANTIKA
  • Iker Gonzalez (1976) : IPARRAGIRRE ABILA DELA
  • Eric Esenvalds (1977) : MAZA BILZU RAMITI
  • Julen Ezkurra (1930) : ARITZ ADARREAN – KATTALIN

Uztailaren 26a, larunbata - 17:00 - Protestanteen tenplua (Albert 1.aren karrika)

Joël MERAH-ren inguruko gaualdia

Kontzertu berezi honentzat, Joël Merah-k bere proiektu artistiko berriena aurkeztuko digu. 0 (zero) taldeak itxura ezberdinak hartzen ahal baditu ere, oraingoan hirukote bezala agertuko da. Sylvain Chauveau-k eta Joël Merah-k gitarra joko dute eta Stéphane Garin-ek perkusioak. Kontzertu honetan, taldeak Soñando diskoko kantuak joko ditu. Taldeak bi urtez ondu eta grabatu dituen kantuak dira, Flau Japones disketxearekin (KD - 2013) eta Matamore Belgiar disketxearekin (Biniloa - 2014) atera dituenak.

Xehetasunak