Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2012ko euskal kulturaren ekimen saria

2012ko euskal kulturaren ekimen saria

2012/09/19

Euskal Kultura sustengatzen duen Herriarteko Sindikatak "Ekimen" izeneko saria antolatzen du aurten ere. Sari honek, ekimena eta izpiritu sortzailea adierazten dituzten proiektuak sustatu nahi ditu Ipar Euskal Herrian, euskara eta euskal kulturaren arloetan. Parte-hartzaileek 2012ko urriaren 28a arte dute beren egitasmoen aurkezteko.

"Ekimen saria"-k euskara eta euskal kulturari lotak diren ekimenak sustatu nahi ditu, eta hori arlo desberdinetan (literatura, kantua, musika, dantza, gorputz-adierazpena, antzerkia, ikerkuntza, ikus-entzunezkoa, teknologia berriak, etab.). Sari honen lehen xedea, dohaina duten gazteen eta proiektu berritzaileen sustengatzea da. Proiektu eramaileek, bakarka edo taldeka parte har lezakete.

Txostenak paperezko euskarrietan edo molde numerikoan (2 aletan) igorri beharko dira. Saria, 10 000 eurokoa izanen da eta epaimahaiak kopuru hori saritu bati eskaintzea edo hainbat sarituen artean banatzea erabakitzen ahalko du.

Txostenen aurkezteko azken epea: 2012ko urriaren 28rako 16:00etan berantenik.

Proiektuak helbide honetara igorri beharko dira : S.I.S.C.B . Euskal Museoa. Kortsarioen kaia, 37a. 64100 Baiona.