Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kultur erakundea .EUS domeinuaren lehen erabiltzaileetan

Euskal kultur erakundea .EUS domeinuaren lehen erabiltzaileetan

2014/06/28

2014ko abenduaren 3a arte, Euskararen Nazioarteko Egunera arte, .EUS Domeinuaren Aitzindariak izango dira aktibatuak egongo diren .EUS domeinu-izen bakarrak. Euskal kultur erakundea horien artean dago, kultura esparruko beste eragile batzuekilan. Gaur egun eke.eus domeinua eke.org helbidera zuzendua bada ere, irailaren 1etik goiti Euskal kultur erakundearen webgunearen helbide ofiziala izanen da.

.EUS Domeinuaren aitzindarien zerrenda oso anitza da, izaera, dimentsio eta jatorri ezberdineko entitateak biltzen dituelako:

  • 9 enpresa
  • 23 erakunde publiko
  • 14 hedabide
  • 46 entitate euskal kulturgintzan kokatuak

Ipar Euskal Herriari dagokionez, "Euskal kulturgintza" sailean bi eragile agertzen diren aitzindarietan:

Aitzindarien Fasearen ondoren, abiarazte-aldia etorriko da. Abiarazte aldian mota guztietako erakunde publiko, elkarte eta enpresek euren domeinu-izenak eskatu ahal izango dituzte, lehentasunez, publiko orokorrera ireki aurretik. Abiarazte-aldia zehazki 2014ko irailaren 16an hasi eta azaroaren 18an bukatuko da. Eta denbora tarte horretan eskatzen diren domeinu-izen guztiak  abenduaren 3an aktibatuko dira, Euskararen Nazioarteko Egunean. Eta erran bezala, era berean, egun berezi horretan .EUS Domeinuaren Fase Irekia edo Orokorra hasiko da.

Xehetasunak