Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza, espresio eta sorkuntza tailerrak haur eta helduentzat

Dantza, espresio eta sorkuntza tailerrak haur eta helduentzat

2015/09/11

2015eko urriaren 3an hasi eta larunbat guziz, Elirale konpainiak haur eta helduei zuzendu dantza, espresio eta sorkuntza tailerrak antolatuko ditu Azkainen. Tailer horiek euskaraz izanen dira. Konpainiaren helburu nagusia dantzaren erakastea da bai teknika garatuz bai bakoitzaren espresibitatea balorean ezarriz. Izenak oraidanik eman behar dira.

Eramaileak artista profesionalak dira. Elirale konpainiak lan hau euskaraz eramaiten du Euskararen Erakunde Publikoaren sustenguarekin. Talde guzietan eta beraien presentziak trukatuz, Jose Cazaubon dantzariak alde herrikoia kudeatuko du eta Pantxika Telleria koregrafoak alde garaikidea.

Hilabetearen kotisazioa 26 eurotan finkatua da pertsonaka eta 20 eurotan familia bereko bigarren pertsonarentzat. Tailerrak Azkaingo Jauregian iraganen dira.

Xehetasunak