Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Dantza" filma ipar Euskal Herriko zinema aretoetan

"Dantza" filma ipar Euskal Herriko zinema aretoetan

2019/08/20

Irailaren 4tik goiti, Telmo Esnal egilearen "Dantza" filma Iparraldeko pantailetan ikusgai izanen da Gabarra Films-ek banaturik. Aitzin, gaualdi berezi eta estrenaldiak antolatuko dira agorrilaren 20an Baionako Atalante gelan eta agorrilaren 30ean Biarritzeko Royal zine gelan "Maitaldia" dantza festibalaren karietara. Euskal kultur erakundea partaide da.