Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza Hirian-ek bi konpainia errezebitzen ditu Aterpean egonaldiaren karietara

Dantza Hirian-ek bi konpainia errezebitzen ditu Aterpean egonaldiaren karietara

2012/07/20

Uztail honetan, ANAKRUSA (Donostia) eta ANDROPHYNE (Mimizan) konpainiek, DANTZA HIRIAN mugaz-gaineko dantza jaialdiak sustatu ATERPEAN artista egonaldian parte hartzen dute.  Festibala 2012ko irailaren 13tik 23ra iraganen da Baiona-Donostia Eurohiriko herri ezberdinetan.

ATERPEAN-en helburua dantza garaikidearen sorkuntza, ikerketa eta hedapena hirian sustatzea da. Artista egonaldiak antolatzen dituen mugaz-gaineko egitarau honek POCTEFA-ren, Euskal kultur erakundearen,
Malandain Ballet Biarritz baletaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren eta Akitaniako Eskualdearen laguntza jasotzen du.

2 konpainia hautaturik – 3 egonaldi toki
2 egonaldi antolatuak dira 3 gune desberdinetan : Hendaiako Mendi Zolan gelan,   Malandain Ballet Biarritz baletaren zentroan eta Donostian kokatua den Gipuzkoako Diputazioaren Dantzagunean.