Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2014ko "Aterpean" artista egonaldiak martxan

2014ko "Aterpean" artista egonaldiak martxan

2014/07/27

Dantza Hirian mugaz gaindiko festibalak artista egonaldientzat sortu Aterpean programak Donostiako Lasala konpainia eta Bartzelonako Jordi Vilaseca koreografoa errezebitzen ditu uztail honetan. Hiri-espazioetarako bi dantza-lan berri sortu beharko dituzte. Egonaldiak Errenterian, Hendaian, Donostian eta Biarritzen iragaiten dira.

Joan den maiatzean, Dantza Hirian, Baiona-Donostia Eurohirian garatzen den mugaz gaindiko jaialdi ibiltariak, Aterpean artista egonaldiendako programaren zazpigarren edizioaren deialdia abiatu zuen, hiri-espazioetan gaur egungo dantza sortu, ikertu eta ezagutzera emateko eta sorkuntza-prozesuak publiko mota desberdinengana hurbildu daitezela errazteko helburuarekin.

Aurkezturiko hamabost proiektuetatik ondorengo hauek hautatu zituzten : Lasala konpainia (Donostia) eta Jordi Vilaseca koreografoa (Bartzelona). Egonaldiak Errenterian, Hendaian, Donostian eta Biarritzen iragaiten dira.

Euskal kultur erakundea Aterpean programaren partaide da.

Xehetasunak

Jordi Vilaseca (argazkia: Dantza Hirian)